pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Gazteentzako informazio bulegoa

ZER DA?

Legazpiko Gazteentzako Informazio Bulegoa haur, nerabe eta gazteen intereseko gaietan espezializatutako informazio eta orientazio zerbitzua da. Legazpiko udalak zerbitzua beraien eskura jarri du dohainik.

 

Kalitatezko informazioa eskaintzen dugu, osoa, eguneratua, praktikoa eta erabiltzeko erraza. Gainera, intereseko izan daitekeen edozein berri ematen dugu: bekak eta diru-laguntzak, lana, enplegua, oposizioak, prestakuntza, ikastaroak, aisia eta astialdia, udako ekintzak, turismoa, lehiaketak, elkartegintza, boluntariotza, Europa, osasuna,etab.
 
Nerabeak eta gazteak informazioaren bilaketan prestatuko dugu, informazioa erabiltzerakoan autonomia eta zentzu kritikoa izan ditzaten.  Azken batean, gizarteratzen eta norbere bizitza proiektuaren garapenean laguntza eskaini nahi dugu.
 
Haur, nerabe eta gazteen kezkak, eskaerak, iradokizunak, proposamenak eta ekimenak jaso eta bideratzen saiatzen gara.
 
Informazioa ezagutza da, partekatzen badugu, gehiago jakingo dugu eta aukera gehiago izango ditugu.
 

ZER ESKAINTZEN DU?

1. ARRETA ZERBITZUA

 

Helbidea Ordutegia Harremanetarako datuak
Kultur Etxea

Astelehenetik ostiralera

11:00-13:00

 

943 73 72 03

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

 

Karnetak egiteko:

 

Helbidea Ordutegia Harremanetarako datuak
Kultur Etxea

Astelehenetik ostiralera, 16:00-20:00

Uztailean

Astelehenetik ostiralera, 10:00-13:30

943 73 72 02

 

2. Nazioarteko txartelen tramitazioa

  • Nazioarteko ikasle-txartela (ISIC) 
  • Nazioarteko gazte-txartela GO<25 (YIIC) 
  • Aterpetxeetarako txartela: banakakoa, familiarra eta taldekoa 
  • Nazioarteko irakasle- txartela (ITIC) 
  • Gazte-txartelaren hasierako tramitazioa

Informazio gehiago

3. Udako programei buruzko informazioa eta tramitazioa

4. Ikastaroen izenemateak (Aisialdiko Begirale ikastaroa, etab.)

Ikusi azken berriak:  https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/gazteria/aktualitatea/berriak

 

Egin ezazu harpidetza Gipuzkoako buletinean:  https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/gazteria/aktualitatea/buletinak