pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Gogokoenak izena du liburutegiak urte desberdinetan sortutako dokumentuak. Urtero, Legazpiko Liburutegi Publikoko irakurle-komunitateak, urte horretan zehar egin dituen maileguekin, liburutegiarentzat eta erabiltzaileentzat oso interesgarriak diren zerrendak egiten lagundu digu, irakurleen gustuak eta interesak ezagutzeko aukera ematen baitu.

Liburutegian urte jakin batean gehien mailegatu diren dokumentuen zerrendak dira, eta, aldi berean, oso tresna erabilgarria dira zer irakurri behar den jakiteko inspirazioa bilatzen dutenentzat.

Mailegu kopurua pertsonek titulu eta autore jakin batzuekiko duten interesaren adierazle da, eta kasu honetan Legazpiko joera literarioak ezagutzeko erabil daiteke.

Jasotako erreferentzia guztiak liburutegian daude eskuragarri.

 


 

urteko gidak

 

 Gogokoenak 2007

 

  Gogokoenak 2008

 

  Gogokoenak 2009

 

  Gogokoenak 2010

 

  Gogokoenak 2011

 

  Gogokoenak 2012

 

  Gogokoenak 2013

 

  Gogokoenak 2014

 

  Gogokoenak 2015

 

  Gogokoenak 2016

 

  Gogokoenak 2017

 

  Gogokoenak 2018

 

  Gogokoenak 2019

 

  Gogokoenak 2020

 

  Gogokoenak 2021

 

  Gogokoenak 2022

 

  Gogokoenak 2023

 

Liburutegiko bilduma

 

Legazpiko herriarekin zerikusia duten dokumentu mota ezberdinak daude liburutegiko Herriko Historia bilduman. Liburuak eta aldizkariak dira batez ere, eta herriaren alderdi historikoak, geografikoak, demografikoak, etnografikoak etab. jasotzen dituzte.

Lotura honetan ikusi daitezke bildumako aleak zeintzuk diren:

 

Ikusi Herriko Historia bildumako tituluak (Legazpiko Udal Liburutegian daude)

 

saturnino telleriaren liburutegi pribatua (lEGAZPIAR MEDIKUA.- 1880-1947)

Herriko mediku bezela arituz gain, Legazpiri buruz hainbat argitalpen "pertsonalen" egilea izan zen.

 

Ikusi Saturnino Telleriaren liburutegi pribatuaren tituluak (Legazpiko Udal Liburutegian daude)

 

Burdinola elkartearen argitalpenak

1993. urteko irailean sortu zen Burdinola Elkartea helburu nagusi honekin: “Legazpiko kulturaren alderdi jakin bat sustatzea, burdin industriarekin lotutako iragana eta oraina”. Lehen talde eragileak garbi zeukan gure herria ezin zela burdingitzaren eraginik gabe ulertu eta ildo hori jorratzea ezinbestekoa ikusi zuen. Ondorengo taldeek, baina, burdingintzaren ikuspegi hori zabaldu egin zuten, bazkide, laguntzaile eta herritar gehiagoren ekarpena jaso ahal izateko. Metalurgiarekin estuki lotutako kontuez haratago, kultura ikertzeko, berreskuratzeko eta zabaltzeko bideari ateak zabaldu zizkioten.

Burdinola elkartearen argitalpenak eskura dituzu ondorengo loturan. Burdinola elkartearen argitalpen-produkzioa CC BY lizentziarekin erakutsiko da.

 

Burdinolaren argitalpenak (on line)

 

legazpiri buruz argitalpen gehiago on line

Legazpiko Udaleko web orri honetan, "ezagutu" atalean duzu informazio gehiago Legazpiri buruz.

 

 

 

 

 

Legazpiko Udal Liburutegiak, beste liburutegi batzuekin lankidetzan argitaratzen ditu irakurketa gida hauek.

Liburutegietako langileok, liburuak zein beste dokumentu moeta askoren artean irakurketa kritikoa eta aukeraketa baten emaitza dira Biblioporrak eta Neguko Gida. 

Hemen aurkezten diren gomendio hauek liburutegian daude eskuragarri.

 

 


URTEZ URTEKO GIDAK

 Biblioporrak 2002 

 

  Biblioporrak 2003 

 

  Biblioporrak 2004

 

 Biblioporrak 2005

 

 Biblioporrak 2006 

 

  Biblioporrak 2007 

 

 Biblioporrak 2008 

 

 Biblioporrak 2009 

 

 Biblioporrak 2010 

 

 Biblioporrak 2011 

 

 Biblioporrak 2012

 

 Biblioporrak 2013 

 

 Biblioporrak 2014

 

 Neguko Gida 2014

 

 Biblioporrak 2015

 

 Neguko Gida 2015

 

 Biblioporrak 2016 

 

 Neguko Gida 2016

 

 Neguko Gida 2017

 

 Biblioporrak 2017

 

 Neguko Gida 2018

 

 Biblioporrak 2018

 

 Neguko Gida 2019

 

 Biblioporrak 2019

 

 Neguko Gida 2020

 

 Biblioporrak 2020

 

 Neguko Gida 2021

 

 Biblioporrak 2021

 

 Neguko Gida 2022

 

 Biblioporrak 2022

 

 Neguko Gida 2023

 

  Biblioporrak 2023

 

  Neguko Gida 2024

 

Legazpiko Udal Liburutegia Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen (EIPS) barne dago. Beraz, gure liburutegiko bazkide izanez gero, EIPS barruan dauden udal liburutegi guztietako bazkidea izango zara.
Zenbait zerbitzu erabiltzeko, hala nola, mailegua, bazkide-txartela izan behar duzu. Doakoa da eta eskaera egiten baduzu, Liburutegien Sareko arauak onartzen dituzula ulertuko dugu.
 
Bazkide txartela eskuratzeko 0-15 urte bitarteko bazara gurasoen edo tutoreen baimena beharrezkoa da. Inprimakia.

 

Bazkide txartel moetak

 

bazkide txartela mobilean

Udal liburutegiko bazkideentzat, internetera konexio duen mugikorra izanez gero, badago aukera bazkide txartela bertan eramatea eta identifikatzea berorrekin liburutegian.
 
Mugikorrean, ondoko helbidera sartuz gero, http://www.katalogoak.euskadi.eus/mopac/ eta bazkide lez identifikatuz gero, bazkide txartel digitala jeisten da gailura pantaila argazki moduan (.jpg formatoan irudia) eta liburutegitik, liburuak zein beste dokumetuak eraman ahal izango dira.
 
Ondoko loturan azaltzen dira argibideak nola egin: bazkide txartela mobilean.

 

 

NIK PATRIKA DIGITALA APLIKAZIOA

NIK Patrika Digitala aplikazio mugikorraren bidez, liburutegiko bazkidea identifikatzeko txartel digitala ere deskarga daiteke. Horrez gain, NIK Patrika Digitalarekin beste txartel digital batzuk ere eskura daitezke, txartel fisikoa bezala, farmazietan (osasun-identifikaziorako txartelak), Gazte Txartelean edo irakasle-txartelean aurkez daitezkeenak, bai eta aplikazioan sartuta dauden udal-kiroldegietan ere.

Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailak garatu du NIK Patrika Digitala aplikazio mugikorra, Eusko Jaurlaritzaren programan eraldaketa digitalaren arloan jasotako proiektu estrategikoetako bat den aldetik.


NIK Patrika Digitala eskuragarri dago Androiden (Google Play) eta iOSen (App Store) deskargatzeko.

 

 

 

 

Liburubila kultura-baliabideen bilatzailea da, Euskadiko Irakurketa Publikoko liburutegiek aukeratu eta eskura jartzen dituzten milaka liburutara, filmetara, dokumentutara, e-booketara… sarbidea eskaintzen duena.

 

 

IOS & ANDROID

 

Orotariko euskarriak dituzten bilduma (liburuak, prentsa, aldizkariak,e-bookak, CDak, DVDak, CD-ROMak...) eskaintzeaz gain, berariaz prestaturiko guneetan erabil edo kontsulta ditzakezu.

 

 

Hemeroteka

Liburutegiak hemeroteka zerbitzua eskaintzen du aldizkari eta prentsa sorta zabalarekin.

Egunero 6 egunkari jasotzen dira. Hauekin, gai desbedinetako 50 bat aldizkari eskaintzen dira, bertan ikusi eta kontsultatzeko edo maileguan eramateko.

 

 

Ikusi hemeroteka bilduma guztia

 

 

EIPSko(Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarea) web katalogoak duen KONEKTATU erlaitzean zure kabuz hainbat gestio egiteko aukera eskaintzen dizu.

 

Zerbitzu hontaz baliatzeko katalogoan norbere burua identifikatzea beharrezkoa da. Horretarako klabeak ez badituzu ezagutzen edo ez bazara gogoratzen zeintzuk diren, jarri harremanetan liburutegiarekin: maileguen epeak luzatu, erreserbak egin, datu pertsonalak kontsultatu, etab.

 

Nire Liburutegia atalean sartzeko, zapaldu azpiko irudia edo sartu ondoko loturan:

www.katalogoak.euskadi.net/cgi-bin_q81a/abnetclop?SUBC=GIP/G0248 

 

 

 

Liburutegian dauden arauen arabera, denboraldi zehatz baterako hainbat dokumentu jasotzeko aukera eskaintzen zaie erabiltzaileei. Gehienez 6 material maileguan hartu ditzakezu: liburua, ikus-entzunezkoa eta aldizkaria.

 

Tipologia

Material mota bakoitzeko gehienez 3 ale. Adibidez:

3 liburu + 3 ikus-entzunezko

3 aldizkari+ 3 liburu...

 

Euskal Liburutegi Sare Nazionaleko (ELSN) beste liburutegietan ere materialak hartu ditzakezu, guztira gehienez 16 izan ditzazkezu.

 

Epeak, luzapenak, erreserbak

 

Dokumentua Epea Berritzea Erreserba
Liburua 21 egun Bai Bai
Aldizkaria, ikus-entzunezkoa 7 egun Bai Bai

 


MAILEGATZEKO ETA ITZULTZEKO TOKIA

  • Liburutegiko mostradorean
  • Postontzian ere itzul dezakezu

 

non berritu eta erreserbatu

  • Liburutegiko mostradorean.
  • Internet bidez, katalogoko "Nire biblioteka" atalean.
  • Telefonoz (943 73 71 86) edo whatsappez (639 85 11 72).
  • Posta elektronikoz: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
     


 

 

Beste mailegu batzuk

Liburutegi Arteko Mailegua

Legazpiko Udal Liburutegian ez dauden liburuak beste biblioteka batetik ekartzea eskatu dezakezu, gehienez 2 aldi berean. Bete beharreko inprimakia.

 Erakundeei mailegua

Ikastetxeek eta bestelako erakundeek dokumentu kopuru eta epeetan mailegu baldintza bereziak dauzkate.

 

Baldintzak

Mailegua erabiltzeko beharrezkoa da bazkide txartela aurkeztea. Imprimakia.

 

Ordenagailu portatilak, tabletak, liburu elektronikoak

Irakurtzeko eta informazioa eskuratzeko bide berriak eskeini nahian, liburu elektronikoen irakurgailuak(eReader), tableta elektronikoen eta ordenagailu portatilen mailegu zerbitzua dago irakurleen eskura. eReader eta tablet imprimakia.

 

Buzoia

Liburutegia itxita dagoenean edo ordutegi barruan entregatu ezin diren maileguak itzultzeko, Kultur Etxearen sarreran dagoen buzoian  utzi daitezke dokumentuak.