pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

K-Stretch® gorputz jarrera hobetu eta tentsio muskularrak berrorekatzeko DANILO BARZIOK asmatu duen hamaka iraultzailea da. Giza gorputzaren fisiologia eta biomekanika errespetatuz sortua. Gihar elastikotasuna eta egoera fisikoa hobetzen laguntzen du hamaka honek muskuluen kateak modu orokorrean luzatuz.  

Intentsitate handiko ariketak, bai indarrekoak, bai kardiobaskularrak.
Muskulu-multzoen tonifikazioa.
Gorputzaren jarrera hobetzen du
Sistema kardiobaskularra hobetzen du.

Oreka, autokontrola, erlaxapena, nor bere burua menperatzea eta ezagutzea, armonia, edertasuna, hori guztia gauzatzea da Yoga.

Muskuluak eta artikulazioak modu funtzionalean lantzen dira. Ariketak gorputzaren mugimendu naturalera egokitzen dira.
Norberaren gaitasun fisikora egokitzen da.
Sistema kariobaskularra hobetzen du.
Mugimendua eta oreka hobetzen ditu

Ikastaro honen helburua, ur ingurunean esperientzia berriak eskaini eta erlaxazio eta kirol gune bihurtzea da. 

Musikaren erritmoari jarraituz egiten da, zure indarra eta erresistentzia modu bizian lantzeko.

Mugimenduak gorputz-pisua duen HIIT motako entrenamendu batekoen antzekoak dira. Klase bakoitzean, kaloriak erreko dituzu besoak, hankak, abdominalak eta ipurmasailak tonifikatzen dituzun bitartean. Mugimendu pliometrikoak edo lehergaiak, hala nola belaunak altxatzea, burpeak eta guraize-jauziak, mugimendu isometrikoekin trukatzen dira.

Ur jardueretako irakaskuntza ume bakoitzaren ezaugarri eta beharrei egokituko zaie eta ur-eremuari bere egokitzapenaren progresioa kontutan izango da.

Ekintza honetan, mantentze gimnastikako saio batean egiten diren ekintzak garatuko ditugu, baina uretan

Gorputza indartzeko eta malgutasuna lortzeko - bolumena handitu gabe - ariketa sistema da.