pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

×

Abisua

The form #77 does not exist or it is not published.

The form #64 does not exist or it is not published.

The form #62 does not exist or it is not published.

The form #61 does not exist or it is not published.

The form #60 does not exist or it is not published.

The form #14 does not exist or it is not published.

The form #44 does not exist or it is not published.

The form #30 does not exist or it is not published.

The form #28 does not exist or it is not published.

Inkesta honen helburu nagusia da KALEAK GARBITZEKO udal-zerbitzuari dagokionez herritarrek duten gogobetetze-maila ezagutzea. Gainera, herritarrek hautemandako arazoak identifikatu nahi dira, hurrengo kontratua arautuko duten baldintza teknikoen agirien diseinuan landu ahal izateko. Izan ere agiri berriak egin behar dira, egun garbiketa-zerbitzua eskaintzen duen SEULA enpresarekin dugun kontratua 2024ko urriaren 11n iraungitzen delako.

 

Eskerrik asko zure laguntzagatik!

 

Entrada no válida

Entrada no válida

Entrada no válida

Entrada no válida

Entrada no válida

Entrada no válida

Entrada no válida

Entrada no válida

Entrada no válida

Entrada no válida

Entrada no válida

Entrada no válida

reCAPTCHA
Actualizar Entrada no válida

Lege Oharra

Indarrean dagoen legeriaren arabera1, Legazpiko Udala da izaera pertsonaleko zure datuen tratamenduaren arduradun. Udalak datu horiek bere informazio-sistemetan erabiliko ditu zure kontsultak, iradokizunak eta erreklamazioak erantzuteko; modu berean, Udalak bere gaineko informazioa bidaltzeko erabili ahal izango ditu datu horiek, horretarako harremanetarako edozein bide erabiliz, baita e-posta ere.

Zuk eskubidea duzu datu horietan sartzeko, datuak zuzentzeko, ezabatzeko eta haien tratamendua mugatzeko; halaber, Udalak datu horiek erabiltzearen eta hirugarren batzuei ematearen aurka egin dezakezu. Horretarako eskaria aurkeztu beharko duzu udaletxean, Nortasun Agiriaren fotokopiarekin batera, honako helbidean: Euskal Herria plaza 1 – 20230 Legazpi.


1Datuak babesteko 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamendu Orokorra, datu pertsonalen tratamendua eta datu horien zirkulazio askea direla-eta pertsona fisikoak babesteari buruzkoa.

 

Momentu honetan ez dago hauteskunde kanpainarik martxan.

 

Izena emateko aukera apirilaren 9an, 19.00tik aurrera Haztegi ikastolako atzeko frontoian

Udaltzaingoak Haurren segurtasuna bultzatzen du 0-2 urte bitarteko haurrentzako Lehen Sorospenei buruzko ikastaro batekin
 
Abenduaren 12an egingo da Kultur Etxean
 
Ikastaro honetan parte hartzeko bete hurrengo formularioa:
 
Derrigorrezko eremua

Derrigorrezko eremua

Captcha Eguneratu Kodea ez da zuzena

Lege Oharra

Indarrean dagoen legeriaren arabera1, Legazpiko Udala da izaera pertsonaleko zure datuen tratamenduaren arduradun. Udalak datu horiek bere informazio-sistemetan erabiliko ditu zure kontsultak, iradokizunak eta erreklamazioak erantzuteko; modu berean, Udalak bere gaineko informazioa bidaltzeko erabili ahal izango ditu datu horiek, horretarako harremanetarako edozein bide erabiliz, baita e-posta ere.

Zuk eskubidea duzu datu horietan sartzeko, datuak zuzentzeko, ezabatzeko eta haien tratamendua mugatzeko; halaber, Udalak datu horiek erabiltzearen eta hirugarren batzuei ematearen aurka egin dezakezu. Horretarako eskaria aurkeztu beharko duzu udaletxean, Nortasun Agiriaren fotokopiarekin batera, honako helbidean: Euskal Herria plaza 1 – 20230 Legazpi.


1Datuak babesteko 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamendu Orokorra, datu pertsonalen tratamendua eta datu horien zirkulazio askea direla-eta pertsona fisikoak babesteari buruzkoa.

 

Aurrekontu parte-hartzaileen mandatuari jarraituta, udalak Legazpin ur parke bat kokatzeko diseinu lanei ekin die. Prozesu horretan herriko bi kokaleku hobetsi dira: SAN INAZIO auzoan eta JUANASTEGI kalearen azpialdean, kultur-etxea eta Itxaropen artean.
 
Kokapen horiek aukeratzeko arrazoiak hauek izan dira: eremu irisgarriak izatea, orientazio egokia izatea, ur-parkeak behar dituen hiri-zerbitzuak gertu egotea eta erabiltzaileentzako ingurune goxo zein erosoa sortzeko aukera ahalbideratzea, itzalarekin. Horrez gain, baloratu da aisialdi ekipamenduak auzoetan kokatzea onuragarria dela herri osoko ikuspegia aintzat hartuta.
 
Kokapena
 
Kokapen batean zein bestean ezarriko den ur-parkearen ezaugarri teknikoak antzekoak izango dira, tokian tokira egokituta eta haur txikienentzako zein nagusiagoentzako elementuekin. Horrez gain, iraunkortasun ikuspegia txertatuko da, parkeak behar duen ura lekuan bertan berrerabiliko baita zirkuitu itxi baten bidez, betiere araudiak ezarritako osasun baldintzak bermatuta. 
 
Ur parkea Legazpiko Udalak finantzatuko du eta 2024ko udan erabiltzeko prest egongo dela espero da.
 
SAN INAZIO
1
2
3
 
JUANASTEGI
2
3
4
 

Bozkatzeko aukera abenduaren 1etik 11ra 

 

 

Herritarren beharrak, nahiak eta ideiak ezagutzeko eta 2024ko aurrekontuak zehazterakoan legazpiarren iritzia kontuan hartzeko, irailetik urrira bitartean Legazpin entzute prozesu bat aurrera eraman zen, bertan 176 iradokizun bilduz. Horiek guztiak aztertuta, abenduaren 10erako herritarrek erantzuna jaso zuten.
 
Bigarren fase horren ondoren, iradokizunak sailkatu eta multzokatu egin dira (horietako batzuk behin baino gehiagotan errepikatzen ziren), eta zerrenda bat osatu da horien jarraipena egin ahal izateko.
 
Semaforo gisa, herritarrek egin beharreko lanen egoera egiaztatu ahal izango dute:  gorria, lanarekin hasi ez denean;  laranja, prozesuan dagoenean; eta  berdea, amaituta dagoenean. Semaforoa berde jartzen den unean, iradokizunaren ondoan egindako lanak eta gauzatze-data zehaztuko dira.
 
Iradokizunak hiru ataletan banatzen dira:
- EGITEKE: pixkanaka egingo dira udaleko baliabideekin.
- OHARRA: udalaren eskumena ez bada ere, arduradunekin harremanetan jarriko gara arazoa konpondu ahal izateko.
- AZTERTZEKO: iradokizunek azterketa handiagoa behar dute erabaki bat hartu, edo garrantzi handiko proiektuei erantzuten dietelako; beraz, ezin zaie berehalako irtenbiderik edo erantzunik eman.

 

  • EGOERAIRADOKIZUNA / KEXAEKINTZAK
    Haurrak futbolean aritzen dira Boulervarden. Kristal asko apurtu dira. Gurasoak batzuetan ez dira erantzule egiten. Kartela badago, baina hasieratik ez da kasurik egin.Udaltzaingoa sentsibilizazio lanetan ari da.
    San Inazion zarata asko dago. Kartoia eta plastikoak ez dira ondo biltzen. Aparkaleku gehiago behar dira 
    Laubideko 4. eta 6. atarien arteko espaloia fatxadarantz erori da, eta horrek merkataritza-lokaletan ura sartzea eragiten du.  
    Laubideko HAZaren alboan, eremu bat dago eskaileren ondoan. Bertan, haurrek jolasten dute, eta fatxadako kableekin kolunpatzen dira, kableak hautsiz eta jolaserako gune hori erabiliz (fatxadak margotu, baloiarekin jolastu, etab.). Nire iradokizuna txirrista hori kentzea da, eta joan den mendean bezala berriro eskailerak jartzea. 
    Urtatza deposituan pinturak ezabatzea 
    Urtatzako parkea berritzea (ziburuak eta eremu osoa, mobiliarioa) 
    Boulevarretik Domingo Agirrera igotzeko eskailerak estuak eta oso aldapatsuak dira. Ondo legoke konpontzea. 
    Arantzazuko teilatua konpondu egin behar da. 
    Laubide 17 parean dagoen zuhaitza inausi beharko litzateke. Inausi da 2024ko urtarrilean.
    Laubideko 12. zenbakiaren atzealdean dauden zuhaixkak moztea. Lehen solairuko leihoetatik oso hurbil daude. 
    Txakurrentzako leku itxiak jartzea2024.eko urtarrila. San Inazion jarri da.
    Gabonak datoz eta Laubidetik gora ez dago ezer, ez girlandarik, ez argirik... Gabonak direla nabaritzen den zerbait.2023ko abendua. Argi gehiago kokatu dira auzoetan aurtengo gabonetan
    Zentro sozialeko mahaiak egurrezkoak dira eta ezpalez hautsita daude, eta arropa hondatu egiten da 
    Urtatzako etxe berrietan (60-64), zabor guztiak lurrean daude eta katuek hautsi egiten dituzte. Trasteak ez dira ostegunetan bakarrik ateratzen; nahi dutenean ateratzen dituzte. 
    Laubide 7ren ondoan dauden edukiontziak beste leku batean jartzea proposatzen dugu. Etxeetatik hurbilegi daude eta zarata zein usaina dago. 
    Intxausti tabernaren atzealdean autoak abiadura handian pasatzen dira. Zerbait egin beharko litzateke abiadura moteltzeko. 
    Noiz kenduko dira Laubide 19 aurreko baratzeak? Paisaia suntsitzailea da, eta hor gertatzen diren gauzak... 
    Urtatzan txakur asko daude eta zaunkek traba egiten dute atsedenaldian.Txakurrekin arazoak daudenean Udaltzainekin harremanetan jarri eta egoera jakinarazi behar zaie irtenbide bat bilatzeko.
    Urtatzatik Goierrirako jaitsieran, heskaiek ikuspena kentzen dute.2023ko azaroa. Heskaiak kendu dira
    Urtatza 65-66 arteko autoen aparkalekuetako marrak margotu. 
    Urtatza 55. Garajeen aurrean pibote bat jarri dute eta arratoienak diruditen zuloak daude.Zuloak estali dira. 2023ko urrian eta 2024ko urtarrilean.
    Txakur kaka asko dago Urtatza osoan. Jendeak ez du jasotzen. 
    Bidegorrien sarea amaitzea; trazadura osoari jarraipena ematea eta oinezkoei bide-prestakuntza ematea, edozein aldetatik ibiltzen baitira, baita espaloiak dituztenean ere. 
    Herritarrak oinarri dituen energia-komunitatea, ez lobby energetiko handietan, beste udalerri batzuetan sortutakoen antzera. Tokiko komunitatea. 
    Laubideko hexagonoan banku bat jartzea. Ahal bada, itxi. 
    Bizikletak garbitzeko gunea txukundu eta txorrota gehiago jarri. Gehitu txaparen bat urak zipriztindu ez dezan. Adibidez, Zumarragakoa. 
    Zakurren kaketarako paperontziak, San Inazio auzoan, San Martin. Ia ez dago. Eta Musika Eskolakoa eta Latxartegi erre egin ziren bere garaian eta ez dituzte berriro jarri. 
    Pena da udal jabetzakoak diren tabernak itxita egotea. Agian baldintzak berrikusi beharko lirateke martxan jarri ahal izateko. 
    Futbol zelaiaren mantenua hobetu daiteke. 
    San Inazio 8-10, txakurrak ate eta espaloietan txiza egiten dute. Kartel bat jartzea proposatzen dugu. Arkuaren aldea ere oso zikina dago 
    8-10 San Inazioren atzekaldea oso zikin dago 
    Udalerriaren argiztapena. Iaz argiztapena nabarmen jaitsi zen eta uste dugu argia segurtasunarekin oso lotuta dagoela. Neguan oso argi gutxi dago eta ilun eta arriskutsu dago, zehazki Itxaropen auzoan. 
    San Martin arkuan stop bat dago eta ez du inork egiten eta arriskutsua da 
    San Inazio 5ean ere stop bat behar da eta ez dago margotuta 
    Hondakindegia (eskonbrera) eta Mirandola egokitzea. Mirandaolan oso gune polita da familiarentzat, eta bankuak falta dira, barbakoak konpondu... herriarentzako aisialdirako gunea izateko. Oso hondatuta dago. 
    Aparkaleku gehiago Laubiden. Aulkiak haurren parkean, itzalgunean. 
    San Inazio 17, atzealdea. Ezki handi bat dago eta aspaldian ez da inausten. Sustraiak azalekoak dira eta arriskutsua da.Aztertu da eta ez da arriskurik ikusi.
    San Ignazio 6-14 espaloiak konpondu, muinoak 
    San Inazioko eskailerak konpondu, Laubideko parkerantz jaisteko daudenak 
    Kultur etxeko igogailua garbitzea, igogailuaren eta kristalaren artean 
    Lorategiak zaintzea (Itxaropen 11). Belarra jaso. 
    Ume txikientzako parkeak aldatu. Elizakoa oso altua da eta txiki-txikiendako parke bat behar da. 
    San Inazio 17an hortentsia bat kendu zuten. Obra egin zenetik zuloak jarraitzen du. Arriskutsua da eta estali egin behar da. Gainera ez dituzte belardiak inausi. 
    Urtatzako okindegitik gertu zebrabide bat dago, seinaleztatu beharrekoa. 
    San Inazioren obra egin zenean, egurrezko pibote batzuk jarri ziren. Autoak oso azkar pasatzen dira. Lehen abiaduraren kartela zegoen. Piboteak eta abiadura-muga jartzekotan geratu ziren. 
    Musika Eskolako iturriaren txapela kili kolo dago eta erortzen da.2024.eko martxoan konpondu zen.
    San Inazioko iturria parking azpikoa konpontzeko eskatzen da. 
    Latxartegi atzealdea txukuntzea 
    Zentro Extremeñoaren aurrean farola bat behar dugu. Maizago garbitzea ere eskatzen dugu. 
    Argiteria publiko gehiago. Batez ere Urtatzako 41. zenbakian. 
    Laubide sahats negarti handi bat dago eta adarrak oso luzeak dira. 
    Mirandaola bideko bidegorria maizago garbitu behar da 
    San Juan errepidea, txaleten jaitsiera hilerri zaharrerantz. "Bide kanadiensea" konpondu behar da. Apurtuta dago.Konpondu da 2023ko urrian.
    San Juan auzoko kaleak konpontzea. Erdikoa duela urte batzuk birgaitu zuten, baina beste biek hondatuta jarraitzen dute, estropezu egiteko arriskua duten adineko pertsonak dituen auzo batean. 
    Ezgaitasuna duten pertsonen plazak ondo seinaleztatzea. Seinale bertikalak jarri, hobeto ikus daitezen. Badira bereak ez diren txartelak erabiltzen dituztenak; berrikusi egin beharko lirateke. 
    Laubideko bulebarretik doazen patineteen abiadura erregulatzea. 
    Adarrak kimatzea Bikuñatik Olaberrirako pasealekuan 
    Maddiren aurreko zebrabidea konpontzea eskatzen dut. Oso egoera txarrean dago. 
    Farmaziako eskailerak. Eskuineko barandarekin jarraitzeko eskatzen dut. 
    Aizkorri kalean zakarrontzi gehiago jartzea. 
    Aizkorriko atzeko kalean oso zikin dago 
    Ikastolako parkeari beste buelta bat eman: kanpo multiusos eta parkea txukundu 
    Urtatza zahar parkea konpondu: tirolina jarri eta egurrezko jolasak. 
    Gure Naia taberna ondoan ezgaitasuna zuten aparkaleku bat zegoen. Orain ez dago margotuta.2024ko urtarrila. Margotu da aparkalekua
    Urtatzako abentura parkea. Tirolinak 
    Jabondoko iturria gaizki dago. Puskatuta dago eta ura joaten zaio. 
    Mirandaolan erreta daude barbakoak. 
    Urtatzan arrapala gehiago jartzea, eskailera asko daudelako. 
    Mirandaolan egurrezko banku batzuk esertzeko. Ez dago ia ibilbide osoan. Frontoian eta harrian bakarrik. 
    San Inazio 30 platanondoak urtero inausi behar dira. Lorategiak nahiko utzita daude.2024.eko urtarrilean egin zen.
    Zinemaren atzeko eskailerak abandonatuta daude.  
    Aizkorri kalea. Biribilgunearen ondoren aparkalekua konpontzea. Zuloak ditu berriro. 
    Mirandaolan ez dago argirik. Bidean bai, baina parkean ez 
    Aizkorriren atzeko barandak 20-26. Arriskutsua dago2024.eko apirilean jarri dira.
    Urtatza 17-18 ura bideratzea, 18ko garajeetara sartzen delako 
    Aizkorri kalean aparkamendu gehiago jartzea 
    Txakurrentzako parke itxi bat jartzea2024.eko urtarrilean San Inazio.
    Elizako parkearen eta adineko pertsonen parkearen artean apurtutako baldosa. 2024ko urtarrila. Baldosa konpondu da
    Bikuña kalea polikiroldegiaren ondoren. Trasteak edozein egunetan ateratzen dituzte.Behar den egunean ateratzen dituztenean Udaltzainei abisatu behar zaie pertsona identifikatu dezaten. Bigarren abisua ematen zaionean isuna jartzen da.
    Espaloian, ia futbol-zelaia amaitzen den lekuan, muino bat dago. Zuhaitz batena, beharbada. 2024.eko martxoan zuhaitz berri bat jarri da.
    Plazaola 26-27-28 zoru gorria egoera txarrean. 
    Kale zaharreko losetak mugituta daude. Andresenean arketa gaizki dago. 
    Gaztetxea paren espaloia erortzen da. Gurpildun aulkiarekin gaizki. 
    Itxaropeneko eskaileren azkeneko partean baranda jarri. Famrazia parean. 
    Goierri Tabernatik - Urtatza Auzoko 4zbk doan errepide eta espaloiaren berriketak. Errepidean zuloak, espaloietako baldosak puskatuta, aparkatzeko lekuaren marrazkia ezabatuta dago 
    Arazo garrantzitsu bat Urtatzako aparkalekua da. Egunez jendea hara eta hona ibiltzen da eta gutxi gorabehera aparkalekua aurki daiteke, baina 19:00-20: 00etatik aurrera ezinezkoa da. Gauez autoak espaloi gainean utzi behar dira, aparkatzea ezinezkoa delako. 
    Arratoien gaiarekin zerbait egitea iradokitzen dut, asko daude eta nahi bezala paseatzen dira Lau Bide eta Urtatzatik. 
    San Martin nola liteke San Martinen arkuan estetika hausten duen burdinazko ate bat jartzea? Ez dago binilorik egitura hori disimulatzeko?Eraikuntza historikoaren babeserako burnia da elementurik egokiena hau baita ibilgailuen gidariei gehien sentsibilizatzen diena. Ezin da disimulatu honen helburua ondo ikustea baita. Horrela eraikuntza behar bezala babesten laguntzen baitigu.
    San Martin. Zaborren edukiontzi guztiak 200 metrotan multzokatuta daude. Bizilagun batzuek zarata izugarria jasaten dute (etxearen altueragatik), edozein ordutan, kamioiaren zaratagatik 
    San Martin plazan aparkalekuak falta dira. 
    San Martin, garbiketa-zerbitzuak, espaloiak zaintzea, lorezaintza... hobetzea eskatzen dut 
    San Martin auzora iristeko, Hegialdera joan behar dugu... hau da, ezin izango da isleta erdi bat egin egoitza inguruan...? Ez bakarrik guretzat, baizik eta Juanastegira sartzeko, itxaropen... 
    Salto salto parke estali bat 
    Kiroldegia berritzea:pistinako komunak, aldagela indibidualak, programazio eskaera handiagoa, polikiroldegiko ordutegiak zabaltzea... 
    Rokodromo itxi bat umeak zein gazteak praktikatzeko 
    Irene Paredes kirol guneko armailak eta estalkia berriztea. 
    Ur parke bat 
    Txakurren lege berria dela medio, txakurrak aske izateko parke bat.(Herrian. Ez Mirandaolan edo tiro al plato inguruan...)2024.eko urtarrila. San Inazio.
    Tamalgarria iruditzen zait bi paddle pista edukita (gorantz doan kirola izanik) aprobetxatu ezin izatea. Izan ere, zorua egoera txarrean dago (leku batzuetan moketa apurtuta dago, hosto eta lur asko, etab.) eta erabat agerian dagoenez, askotan ezin da klimatologiagatik erabili. Erabilerarako zenbateko bat ordaintzearen kontura ere, uste dut hobekuntza batzuk eginez gero erdi estalia gera dadin eta pisua hain arriskutsua izan ez dadin, ordaintzeko prest geundekeela inguruko herrietara joan beharrean (Beasain, Olaberria...) Nire ustez, hobetu daitekeen gauzetako bat da; gainera, pena da pistetan inbertsioa egin izana 
    Tren geltokirako bidean dauden bankuak erabat utzita daude, aspalditik apurtuta eta begetazioz Beteta, pena bat da, zeren bidea berrituta dago, eta alde hori gelditzen da abandonatua . Jende asko dabil tren geltokirako bidean... eta utzikeria erakusten du. 
    Urtatzan bizi eta kirola gustatzen zaigunontzat... bizikleta garbitzeko gune bat eskatzen degu ..lakiola eta arrola ingurutik jende asko ibilitzen danez bai: U parkean, Urtatza urtegi bidean dagoen iturrian edo loroparkean. Edo zein hauetako kokalekuak aproposs ikusten ditugu jartzea gunea 
    Zerbait egin behar da CEIDAren ondoan dagoen etxearekin. Arriskutsua da 
    Gurtzain parean espaloia eta oinezkoen pasabidea jaitsi. 
    Jendea negozioak martxan jartzera animatu behar du, bereziki etorkinen kasuan
  • EGOERAIRADOKIZUNA / KEXAEKINTZAK
    Urtatza biltegiaren azpian belarra altuegi dago eta kaparrak eta arratoiak daude. 
    Urtatzaren biltegiak arrakalak ditu goiko plataformanOinezkoentzako segurtasun arazorik ez dago. Enpresari abisua pasa zaio.
    Urola Ibaia garbitzea. Zuhaitzak erorita daude leku batzuetan. 
    Urtatzako txaleten atzeko belarra moztea 
    Urtatza 54, fatxada oso gaizki dago eta erortzen ari da.Ez da arriskurik ikusten komunitateari pasa zaio abisua bere esku baitago.
    Pentsio zaharra. Gazteak sartzen ari dira eta sua ere eman diote noizbait. Inguruko autoei harriak botatzen dizkiete. Haize handia dagoenean teilak erortzen diraEgralur enpresakoa da. Abisua pasata dago.
    Mirandaola-Telleriarte gunean. Pertsona asko errepidetik joaten dira, bidea ez dagoelako ondo Gipuzkoako Foru Aldundiko mugikortasun sailak, bideak malda gutxiago izateko konpromisoa hartu zuen.
    Apeaderoaren ondoko bidea aztertu, nondik eman irteera. 
    Goenagaren antenatik pistaraino bidea ixten ari da. Argomak dira batez ere. 
    Gaztetxetik gora bidea oso zikina dago 
    Goierri parean dagoen depositoaren egora zaindu. Pribatua dela badakigu, baina bertan hazten den belarrak sortzen duen zaborra eta arratoiak auzoko osasunaren kontra doaz. Bertan hezetasun handia sortzen da, depositoa osatzen dituzten ladrilu edota egituraren zati asko hautsita daude eta.Lurkide enpresarena da. Ez da arriskurik ikusten. Enpresa abisatuta dago.
    Urtatzako bizilaguna naiz, nire proposamena depositoarekin zerbait egitea da, gaztetxoek jolasteko tokiren bat, futbol-zelai bat, parke bat edo. Ez dute lekurik futbolean jolasteko edo umeak elkartzeko. Oinezkoentzako gunean egin ohi dute, baina, azkenean, adinekoei enbarazu egiten die eta gaztetxoak ez daude gustura. Azkenean, alferrik galdutako gunea da eta, batez ere, berdegunea zaborrez eta arratoiz betetzen da. 
    Zoritxarrez, beilatokiko instalazioak birziklatze-enpresa baten ondoan daude, eta horrek osasun-egoera eragiten die beilatokiko lukurariei. Interesgarria litzateke beilatokirako kokapen berri bat aztertzea. 
    Laubideko denda guztiak ixten ari dira eta non erosiko dugu? Eskerrak Junetorri dagoen eta beste auzoetara joan gaitezkeen. 
    San Martin auzoko uraren presioa oso txikia da eta bizilagun guztiek dituzte arazoak.Gipuzkoako Urakek arazorik ez duela somatzen dio. Etxebizitzaren hoditeri orokorra izan daitekeela diote.
    Zumarragara doan bidegorrian bainua jartzea 
    Ondare historikoa hobetzeko zer laguntza dauden jakin nahiko genuke, fatxadak eta mendiak txukuntzea, adibidez. 
    Galdetu zergatik ez den erabiltzen geltokiko eremu berritua. 
    Zumarraga bideko bidegorria garbitu behar da, belarrez beteta dago eta hauengatik, askotan itxita egoten da 
    Saturnino Telleriaren atzeko aldea oso gaizki dago. Gordailuak pribatuak dira, etxearen eta biltegien arteko lorategiak oso gaizki daude. Zuhaitzak lehenengo solairura iristen dira.
  • EGOERAIRADOKIZUNA / KEXAEKINTZAK
    San Inazio 41ean arrapala bat jarri gurdi eta aulkiekin sartzeko. 
    Bizikletak garbitzeko luga bat jarri Laubiden, Eroskitik gertu 
    3-12 urte bitarteko haurrentzako ludoteka 
    2 eta 3 urte bitarteko haurrentzat gune itxi bat jartzea. Adibidez, Tabakaleran dagoena. 
    Elizako parkeko jarlekuak busti egiten dira eta ondo legoke estaltzea. Ondo legoke baita ere, halaber, parke estali bat izatea, giltzaz itxia. Adibide gisa, Gasteiz. 
    Futbol-zelaia itxita dago igandean, irekita egon daiteke? Haurrek hesia gainditu eta min har dezakete. Sartzen ez dela kontrolatzea, irekitzea... Txikiak erabiltzeko, bada. 
    Zuhaitzen oinarriak plastiko iragazleaz betetzea, Plazaolan 
    Pena bat da udal tabernak itxita egotea, beharbada irizpideak errebisatu beharko lirateke martxan jartzeko  
    Legazpiko udal gobernuari eskatzen diot 2024ko aurrekontuetan kontuan har dezatela Azpikoetxe kalearen ingurua hobetzea, eta bereziki Azpikoetxe 5, Txintxoetxe izenez ezagutzen dena. 
    Aizkorriko parkeari sabaia jartzea 
    Aparkaleku falta Itxaropenen. Juanastegiko kaleen azpitik aparkatzea proposatzen dut