pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Agenda

IKUS-ENTZUNEZKOA: "Gure historiako pasarteak"
Gure Historiako pasarteak. Kartela._1.jpg
Ostirala Apirilak 12tik, , 19:00
Ostirala, Apirila, 12 19:00
Zinea / Ikusentzunezkoa

 

GURE HISTORIAKO PASARTEAK. Argazki proiekzioa. 1.990 – 2.018.

Egilea: Ander Gillenea. (Fotokazetaria)

Argazkilari gisa argazki proiekzio honen helburua azken hiru hamarkadatan egin dudan lana erakutsi eta ezagutaraztea da, eta aldi berean gure historia grafikoaren pasarte diren argazki hauek gure iraganaren zati direla aldarrikatzea, hiru hamarkada horiek bizi izan ditugunok gertaturikoak ahaztu ez ditzagun eta ezagutu ez dituzten gazteagoek ere haien berri izan dezaten. Hau ez da argazki proiekzio soil bat, gure herriaren historia grafikoa da, memoria, azken batetan proiekzio historikoa da.

Proiekzio honek ehundaka argazki erakusten ditu, 1.990etik aurrera hiru hamarkadetan zehar Ander Gilleneak eginiko argazkiez osaturik dago eta Euskal Herriak bizi duen gatazka politikoa du oinarritzat. Argazkiak kronologikoki erakusten ditut hiru hamarkadetan zehar gure herrian bizi izan ditugun gertakari asko bata bestearen atzetik errenkan ikus daitezkeelarik.  Proiekzioan zehar erakusten ditudan argazkien deskribapen motzak ematen ditu, zer urte den, zer gertakari, non….  ikusleari zer garai edo gertaera ikusten ari den jakinaraziz, eta baita ere sortu daitezkeen galderei erantzuten diet.

Zer ikusiko dugu: Hiru hamarkada luze horietan izandako aldaketa politiko eta gertaera asko ikus ahal izango ditugu, gehiago izan badira ere nik aurrez aurre izan ditudanak, besteak beste, alderdi politiko ezberdinen ekitaldiak, arrazoi ezberdinengaitik deituriko manifestazioak, atxiloketak, alderdi politikoen ilegalizazioak eta izen berriekin ondoren berragertzeak, ETAk eginiko atentatuak eta ondorengo protesta edo hiletak, presoen aldeko mobilizazioak, ETAko kideen hil kapera eta hilobiratzeak, hauteskunde garai ezberdinak, kale istiluak, egunkarien itxierak eta abar.

Egilea: Euskaldunon Egunkariaren sorreran bertan argazkilari hasi nintzen, ondoren 1997garren urtean Associated Press (AP) agentzi internazionalarekin, 2.005garren urtetik aurrera Agence France Presseko (AFP) argazkilari kolaboratzailea naiz eta Bostok Photo euskal argazkilari taldeko kide sortzailea baita ere.

 

Kokapena Kultur Etxeko Areto Nagusia

Hurrengo ekintzak