pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Pribatutasun politika

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduak, Datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babeserako arauak ezartzen dituenak (aurrerantzean DBEO), agindutakoaren arabera, jakinarazten dizugu web orri honen bitartez emandako datu pertsonalak Legazpiko Udalak tratatuko dituela, bera baita datu horien tratamenduaren arduraduna eta web orri honen jabea, eta, gainera, datuak beharrezkoak direla zure eskaera izapidetzeko eta bertan eskaintzen diren zerbitzuak eman ahal izateko. Datu horiek LEGAZPIKO UDALAk erabil ditzake bere zerbitzu eta ekintzetarako; eta, datu horien tratamenduaren ardura duenez, hitz ematen du datuak jaso ziren helbururako besterik ez dituela erabiliko, eta inondik ere ez dizkiola datu horiek hirugarren bati emango bidegabe. Era berean, hitz ematen du datuak isilpean tratatuko dituela eta baimen gabe inork datu horiek atzitzea edo erabiltzea saihesteko beharrezko neurri teknikoak, antolaketakoak eta segurtasunezkoak ezarriko dituela, indarrean den legediaren arabera.

 

Edonolako komunikazioa egitean, erabiltzaileak onartu egiten du LEGAZPIKO UDALAK haren datuak jasoko dituela, eta datuok bere jabetzako informazio sistemetan gorde eta tratatuko dituela. Datuen jabeek honako eskubideak dituzte: atzitu, zuzendu edo ezabatu, tratamendua mugatu, aurka egin eta eramangarritasuna bermatu, DBEOk ezartzen duenaren arabera. Eskubide hauek erabiltzeko datuen jabeek idatzi bat helarazi beharko diote, posta arrunt bidez eta NANaren fotokopia erantsita, LEGAZPIKO UDALAri honako helbide honetara: Euskal Herria plaza 1, Legazpi (Gipuzkoa). Bide elektronikotik ere jo dezakete Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera zalantza, galdera, iradokizuna, iritzia edo dena delakoa azaltzeko.

 

Erabiltzaileak dira eman dituzten datuen erantzule, egiazkotasunari eta legitimitateari dagokionez. Era berean, LEGAZPIKO UDALAk eskubidea izango du datu faltsuak, akastunak, legez kontrakoak edo okerrak eman dituzten erabiltzaileak baztertzeko.

 

Zure datuak ematean zein eskubide duzu?

Pertsona orok eskubidea du jakiteko ea berari dagokion daturik erabiltzen ote dugun edo ez.

Eskubidea duzu haien datu pertsonalak atzitzeko, baita zuzenak ez diren datuak zuzentzeko ere edo datuak ezaba daitezen eskatzeko, besteak beste, datuak jaso ziren helbururako beharrezkoak ez direnean.

Zenbait kasutan, zure datuen tratamendua mugatzea eska dezakezu; eta halakotan, erreklamazioak egiteko edo erreklamazioen defentsarako bakarrik gordeko ditugu datuok.

Beste kasu batzuetan, egoera bereziak direla eta, zure datuen tratamenduaren aurka egin dezakezu. LEGAZPIKO UDALAk datu horiek erabiltzeari utziko dio, salbu erabiltzen jarraitzeko premiazko arrazoi legitimorik balego edo balizko erreklamazioak egiteko edo erreklamazioen defentsarako.

 

Eskubideak

  • Zure datu pertsonalak atzitzeko eskubidea duzu, eta horretarako honakoak egin ditzakezu:

  • Datuak zuzentzeko edo ezabatzeko eskatu

  • Datuen tratamendua mugatzeko eskatu

  • Datuen tratamenduaren aurka egin

  • Datuen eramangarritasuneko eskubidea eskatu (hala balegokio)

Eskubide hauek erabiltzeko datuen jabeek idatzi bat helarazi beharko diote, posta arrunt bidez eta NANaren fotokopia erantsita, LEGAZPIKO UDALAri honako helbide honetara: Euskal Herria plaza 1, Legazpi (Gipuzkoa). Bide elektronikotik ere jo dezakete Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera zalantza, galdera, iradokizuna, iritzia edo dena delakoa azaltzeko.

Erabiltzaileak dira eman dituzten datuen erantzule, egiazkotasunari eta legitimitateari dagokionez. Era berean, LEGAZPIKO UDALAk eskubidea izango du datu faltsuak, akastunak, legez kontrakoak edo okerrak eman dituzten erabiltzaileak baztertzeko.

 

Baimen informatua

DBEOk 6. eta 7. artikuluetan araututakoaren arabera, aurrez informatuta, esku-hartzaileek baimena ematen dute datuak LEGAZPIKO UDALAren informazio sisteman sartzeko. Udala izango da datuen tratamenduaren arduraduna, jakinik egoitza Euskal Herria plaza 1, Legazpi (Gipuzkoa) helbidean duela. Bide elektronikotik ere jo dezakete Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera.

Era berean, baimena ematen dute LEGAZPIKO UDALAren web orriaren bitartez bideratutako edozein galdera, eskaera edo izapide egitearen ondorioz eratorritako datuak tratamendu automatizatua izan dezaten; helburu izanda haietatik eratorritako harremanak izapidetu edo mantentzea, eta hau guztia DBEOk 6. eta 7. artikuluetan zehaztutakoaren arabera.

 

Datu pertsonalen aldaketak

Emandako datu pertsonaletan edozein aldaketa gertatuko balitz fitxategiaren arduradunari jakinarazi beharko dio datuen jabeak eta, horretarako, bide elektronikotik Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera jo dezake edo Euskal Herria plaza 1, Legazpi (Gipuzkoa) helbidera posta arrunta bidali. Betiere, erabiltzailea izango da emandako datuen unean uneko egiazkotasunaren eta zuzentasunaren erantzule.

 

Datuen eramangarritasuna

Eramangarritasun Eskubidea aplikagarri den kasuetan, DBEOk 20. artikuluan ezartzen duenaren arabera, interesdunak berari dagozkion datuak eskuratzeko eta tratamenduaz arduratuko den beste norbaiti igortzeko eskubidea izango du, LEGAZPIKO UDALAri eman badizkio, behintzat; betiere, formatu egituratu batean, erabilera arruntekoa eta irakurketa mekanikokoa. Horretarako, harremanetan jarri beharko da Euskal Herria plaza 1, Legazpi (Gipuzkoa) helbidera joz. Halaber, bide elektronikotik ere jo ahalko dute Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera.