pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Agenda

KUKAI DANTZA
fairplaykukai.jpg
Astelehena Maiatzak 03tik, , 19:00
Astelehena, Maiatza, 03 19:00
Bestelakoak

Kirol legez/Fair Play

Baloiaren edota dantzarien jauziak. Urratsak eta golak. Oholtza eta soropila. Futbola eta dantza. Kukai Dantza eta Reala. Ikuskizun honek baloreak eta izaera bat jarri nahi ditu futbol zelaia den agertokian. Errespetua, ahalegina, talde lana, umiltasuna... aldagela zein kamerino bateko oinarri dira, antzoki zein estadio batekoak. Kirolean eta artean. Jokalariak eta jokulariak. Euren gorputz, ahalegin, balore eta taldearen bitartez beren testuinguruarekin batzen dira komunitatearen eta identitaeren parte bilakatuz.

 

Gonbidapen txartelak Kultur Etxeko Harreran hartu behar dira, apirilaren 28,29 eta 30ean, 9:30-13:30 eta 15:00etatik 19:30etara.

 

Fitxa artistikoa

  • Jatorrizko ideia eta koreografia: Jon Maya Sein
  • Dantzariak: Alain Maya, Ibon Huarte, Leire Otamendi, Martxel Rodriguez, Urko Mitxelena
  • Zuzeneko musika: Zigor Lanpre DZ, Iñaki Telleria
  • Jantziak: Iraia Oiartzabal
  • Argiztapena: David Bernues
  • Kudeaketa taldea: Doltza Oar-Arteta, Nagore Martinez
  • Konpainia:Kukai Dantza

Ikuskizunaren fitxa

  • Mota:Dantza
  • Adina: Publiko guztientzat (haurrak 3 urtetik aurrera)
  • Hizkuntza:Hitzik gabea
  • Iraupena:45 minutu
Kokapena Hazitegi Ikastolako patioan. Eguraldi txarrarekin Urbeltz Pilotalekuan.