pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Agenda

KONTZERTUA. Iñaki Palacios & The Gaels
Iñaki Palacios-Argazkia txikia.jpg
Larunbata Irailak 04tik, , 19:00
Larunbata, Iraila, 04 19:00
Musika

Iñaki Palacios txistulari gasteiztarrak “Baltik” hirugarren diskoan txistuaren soinuaren begiradatik Irlandako doinuetara garamatza, hango jende, pub eta tradizioetara, baina dena Europa iparraldean nagusi den ikuspegi musikal eklektiko batetik abiatuta, adibidez new/trad, post/folk edo neo-trad. Baltik Irlandan erabiltzen den esamolde bat da eguraldi meteorologikoa negargarria denean; hotz bortitza, euri etengabea eta haize jelatua. Dena batera. Musikalki, ordea, “Baltik” diskoak ez du erakusten hoztasunik, ongi babestu da txistuaren zolitasuna, eta ez bakarrik ondoan dituen tresnekin, baita erakutsi nahi duen bi herrialdeen nortasun eta ezaugarri musikalekin, biak batuta; euskal eta zelta moldagarritasunak uztartuta, senidetuta.

 

Iñaki Palacios: txistua

Javi Garay: gitarra akustikoa, gitarra elektrikoa eta banjo tenorra

Eneko Espino: baxu akustikoa eta elektrikoa

Errando Lpz. de Luzuriaga: trikitia

Iñaki Alarcia: bateria eta bodhran-a

Xabi Mrtz. Ochagabia: biolina

 

Gonbidapen-sarrera txartelak: Kultur Etxeko Harreran irailaren 1, 2 eta 3an, edo 943737202 telefonoan.

Kokapena Agirre-Etxeberri parkean