pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Agenda

Bixente Martinez
Bixente Martinez.jpg
Igandea Azaroak 14tik, , 12:30
Igandea, Azaroa, 14 12:30
Musika

Bixente Martinez gitarristak bere lehen bakarkako lana kaleratu berri du. Txoria buruan eta ibili munduan izeneko disko berriaren oinarria, Elkar disketxearen zigilupean argitaratua,Oskorriren errepertorio mitikoa da. Disko berriaren nahasketak Jean Phocasek egin ditu eta azken masteringa, berriz, Victor Sanchezek

Lan berria aurkezteko ikuskizun eder batekin dator Bixente Martinez; izan ere, musikariak Oskorriren kantuei begirada berri bat eskainiko dio musikaren eta dantzaren bitartez, eta Bixente Martinezen gitarrekin batera Haatik Konpainiako Leire Romero eta Aimar Odriozola dantzariak izango dira oholtza gainean. Ikuskizuna aurkezteko, teaser bat prestatu dugu (esteka behean).

Oskorriren errepertoriotik ateratako kantuak bere barruko esentziarekin biluztuak izan dira, ondoren modu libre eta berri batean birmoldatuak izateko. Disko honetan gitarra ezberdinak erabili ditu artistak, akustikoak eta elektrikoak, baita loopak eta bestelako efektu ezberdinak ere

Kokapena Latxartegi Aretoa
Sarrera doakoa espazioaren edukiera bete arte