pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Agenda

Akonkagua. Harria egarri filma
aconcagua kartela 11-18.jpg Txikituta.jpg
Osteguna Azaroak 18tik, , 19:30
Osteguna, Azaroa, 18 19:30
Zinea / Ikusentzunezkoa

Ikusentzunezko emanaldien programan, filma batekin gatoz oraingoan.

Ander Ibarguren, Unai Segurajauregi eta Julen Agirianok Akonkaguara egindako bidaiaren berri emango digute.

2019-2020 neguan egindako bidaia da bideoan kontatzen duguna, justu Covid-19 pandemiaren aurretik. Hiru mendizale elkartu ginen, Ander Ibarguren eta Unai Segurajauregi legazpiarrak eta Julen Agiriano eskoriatzarra.

Aconcagua mendia Unaik aurretik begiz jota zeukan eta hirukotea osatu genuenean bertara joatea erabaki genuen. Mendizaleen artean ez da mendi zail gisa katalogatzen, ez igoera normaletik behintzat, baina mendi egokia da norbere gorputza goi mendietako alturan nola moldatzen den ikusteko. Hau izan zen Aconcagua helburu jartzearen arrazoi nagusia, aurrez ez horren urrun ditugun Pirineoetan eta Alpeetan ibiliak ginen, baino behin ere ez horren mendi altuetan, Aconcagua mendiak 6.991m baititu.

Behin bertan, hasierako aklimatazioa Vallecitos deritzon bailaran egin genuen eta ondoren sartu ginen Aconcagua parke Nazionalera, bertan aklimatazioa amaitu eta gailurrerako saiakera egiteko.

Bidaia honetan behin baino gehiagotan konturatu ginen aldaketa klimatikoak inguru horietako bailaretan zein nolako eragina zuen, hasi Aconcagua menditik eta Mendoza hiribururaino. Arazo hau ardatz harturik bidaian zehar izandako bizipenak kontatzen ditugu bideo honetan.

Kokapena Latxartegi Aretoa