pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Agenda

Argizaiola lehiaketako lanak
Argizaiola kartela 2021 txikiagoa.jpg
Astelehena Urtarrilak 24tik, Ostirala, Urtarrila 28, 17:30 - 20:30
Astelehena, Urtarrila, 24 17:30 - 20:30
Erakusketak
Ostirala, 28. Urtarrila 2022

Ikatza Argazkilari Elkarteak sustaturik. Kultur Etxeko erakusketa aretoan, astelehenetik ostiralera 17:30etatik 20:30etara.

Ikatza Argazkilari Elkartearen ekimenez, Euskal Herriko Argazki lehiaketetako irabazleen lanak biltzen dituen erakusketa, eta irabazle horien arteko lehiaketan saritutako lanak ere bai.

Euskal Herriko Argazkilari Taldeen elkartek antolatua, Euskal Herriko lehiaketen lehiaketa dugu Argizaiola Trofeoa. Euskal Herrian egiten diren hainbat lehiaketetako (tartean Legazpi Hiria lehiaketa) lehen hiru sailkatuek jasotzen dute gonbidapena bertan parte hartzeko. Hala, gonbidapena jaso duen argazkilari bakoitzak (gehienez ere hiru gonbidapen jaso ahal ditu), 5 argazki aurkez ditzake lehiaketara, tartean sarituak izan direnak. Horien artean irabazle bat eta bi akzesit banatzen dira, eta erakusketa ibiltaria antolatzeko argazkiak ere hautatzen dira (30 gutxienez).

Afizionatu mailako argazkilari onenen lanak izango dira beraz ikusgai