pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Agenda

UZTAKALE: Kale antzerkia: Gazte
gaztehond-774.jpg
Asteazkena Uztailak 05tik, , 19:00
Asteazkena, Uztaila, 05 19:00
Bestelakoak

Denontzat, gazte eta helduak. Euskaraz. Disziplina anitza

Hika Teatroaren ekoizpena, Oinkari Dantza Taldearekin elkarlan artistikoan.

KALEKO DANTZA ikuskizun GAZTEA.

GAZTEekin egina.

GAZTEak mintzo eta mintzagai.

Publiko ORORI zuzendua.

Estetika eta lengoaia propio baten bila jarraitzeko asmoak eraginda, ikuskizunak Euskal Dantza abiapuntu izanda, Dantza Garaikidea eta garaiko dantza modernoak eta gorputz mugimendua uztartuko ditu, ahotsari eta testuari ere tokia utzita.

Musika aldetik ere, berrikuntzari ateak irekiko dizkio. Euskal folkloreko doinuei muzinik egin gabe, zuzenean entzungo diren erritmoek oinarri elektronikoa izango dute, Hip hop kulturaren kutsu handiarekin eta elektronikak sortzen dituen giroekin lagunduta.

Kokapena Euskal Herria plaza