pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Langabetuentzako ikastaroak Uggasaren eskutik (Hazi programa)

Konpetentzia eta habilezia profesionalen eta Community Management formakuntza

1.- Tailer berria, lana aurkitu: Enpresak gehien eskatzen dituzten konpetentzia eta habilezia profesionalak garatu.(Hazi programa)

 

Goi mailako Ikasketak dituzu eta lana aurkitzeko zailtasunekin aurkitzen zara?
 
Gaur egungo merkatu laboralean, ez da nahikoa izaten formazioa eta esperientzia edukitzea, enpresek pertsona eraginkorragoak nahi izaten dituzte, konpetentzia maila altuarekin.
 
¿Badakizu zeintzuk diren habilizia hauek, garatuta al dituzu?
 
Uggasak, KBidasoa Kontsultoriaren eskutik, konpetentzia hauek lantzeko tailer praktiko bat proposatzen dizu, lan merkatuan era egoki batean kokatu ahal izateko.

Nori zuzendua: Goi mailako ikasketak dituzten 25 – 35 urte bitarteko langabetuentzat. 
Plaza kopurua: 15. 
Iraupena: 50 ordu. 
Datak: 2016ko Urtarrilak 7-tik Otsailak 2-ra arte. 
Ordua: 9:30etatik 13:30etara. 
Lekua: Uggasako Inkubategia, Mugitegi Industrialdea, Vial C. 
Harremanetarako: 943 25 00 98, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
 
2.- Community Management formakuntza: Ezagutu itzazu Enpresak erabiltzen dituzten Komunikazio eta Marketin Digitaleko teknikak, eta Urola Garaiko enpresa batean komunikazio-proiektu bat garatu.(Hazi programa)
 
Zure ikasketa eremua edozein izanda, profil profesionala garatu nahi al duzu Community Management-eko ezagutzak bereganatuz? (sare sozialen kudeaketa, marketin online estrategiak, multimedia edukierak, kudeaketa komertzial korporatiboa, etab…)
 
Sare sozialen erabiltzailea zara eta zure zaletasuna lanbidean bihurtu nahi al duzu?
 
Ikastaro hau, enpresa edo marka baten profil profesionala online sortu eta kudeatu nahi dutenentzat zuzendua dago, eta Community Management-a irteera profesionaltzat hautatzen dutenentzat.
 
 Gainera, Urola Garaiko enpresetan proiektu praktiko bat aurrera eramango da, formazioan ikasitako edukiak praktikan ipiniz eta gure eskualdeko enpresen Komunikazio beharrei erantzuna emanez.
 
 Pablo Moratinos-en eskutik emango da formazioa,“3yMedia Comunicación Digital y Community Manager”-eko Marketing Online Kontsultorea delarik. Gaur egungo teknologietako irakaskuntzan eskarmentu handia duelarik.

Nori zuzendua: Goi mailako ikasketak dituzten 25 – 35 urte bitarteko langabetuentzat.
Plaza kopurua: 15.
Iraupena: formakuntza: 200 ordu + Proiektua enpresetan: 150 ordu.
Datak: otsaila – apirila 2016.
Ordua: 9:30etatik 13:30etara.
Lekua: Uggasako Inkubategia, Mugitegi Industrialdea, Vial C. Urretxu
Harremanetarako: 943 25 00 98, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Albiste guztiak