pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Nerabeentzako Zerbitzuaren Eguberrietako eskaintza
10
Abe
2015

Nerabeentzako Zerbitzuaren Eguberrietako eskaintza

Zerbitzuaren 12 urtebetetzean, “Nerabezaro festa” antolatu da

Nerabeentzako Zerbitzuak jadanik prest du Eguberrietako eskaintza. Joan den azaroaren 20an egindako asanbladan hainbat proposamen jaso ziren 12 eta 16 urte bitarteko nerabeengandik eta hona hemen argia ikusi dituzten ekintzak:
 
- Donostiara zinera irteera ►Abenduak 26, larunbata◄
- Mahai-futbol txapelketa ►Abenduak 27, igandea◄
- Gau bela ►Abenduak 29, asteazkena◄
- Donostiako Izotz Jauregira irteera►Urtarrilak 2, larunbata◄
- Zerbitzuaren Nerabezaro Festa►Urtarrilak 3, igandea◄
 
Ekintza horietan parte hartzeko izena eman behar da eta bi epe ezarri dira:
Abenduaren 18ra artekoa, lehenengo lau ekintzetan parte hartzeko eta abenduaren 29ra artekoa, urtarrilaren 3ko pizza lehiaketan parte hartzeko.
 
Urtarrilaren 2an Nerabeentzako Zerbitzuak 12 urte beteko ditu eta ospakizunak urtarrilaren 3an egingo dira, “Zerbitzuaren Nerabezaro festan”. Egun horretan Pizza lehiaketan kozinatutakoa bazkalduko da eta ondoren, disko festa egongo da.
 
Mahai-futbol txapelketan eta Pizza lehiaketan sariak egongo dira.
 
Abenduaren 22an eta 23an Nerabeentzako zerbitzuan ohiko dinamika eskainiko da.
 
Ez da zerbitzurik eskainiko, berriz, abenduaren 24an, 25ean, 31n, urtarrilaren 1ean, 5ean eta 6ean.
 

Kartela

Albiste guztiak