pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Datorren urtarrilaren 11n zabalduko da San Juan haurreskolan izena emateko epea
08
Urt
2016

Datorren urtarrilaren 11n zabalduko da San Juan haurreskolan izena emateko epea

Martxotik aurrera hasi nahi dutenei zuzendua
 
Datorren urtarrilaren 11n irekiko da San Juan haurreskolan izena emateko epea, eta urtarrilaren 15era bitarte egin ahal izango da.
 
Legazpin bi haurreskola daude: “Legazpiko San Juan Haurreskola” eta “Legazpiko Itxaropen Haurreskola”. Biak udaletxeko eraikinetan kokatuta daude eta biak publikoak dira, “Haurreskolak” Partzuergokoak.
 
Itxaropenen plaza guztiak beteta daude, horregatik orain ez da izena emateko epea zabaltzen.Bai ordea, San Juan Haurreskolan, non 20 plaza libre dauden: 13 plaza, 0-1 urtekoen geletan; eta 7 plaza, 1-2 urtekoen gelan.
 
Izenematea egiteko informazio guztia www.haurreskolak.eus webgunean duzue, Informazioa / Informazio orokorra / Gurasoak atalean hain zuzen, 2015-2016 ikasturteko haurreskolei buruzko triptiko informatiboa, izena emateko orria eta aurkeztu beharreko dokumentazioa, eta haurrak onartzeko arauak eta irizpideak daude eskura.
 
San Juan Haurreskolan izenematea egiteko ordutegia 13.00etatik 14.30etara izango da. Dena den, edozein duda argitzeko, bertara jo dezakezue, aurretik 943 730 434 telefonora deituz edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. e-postara idatziz.

Albiste guztiak