pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

2016-2017 ikasturtean eskolaratuko direnentzako izenematea zabalik
15
Urt
2016

2016-2017 ikasturtean eskolaratuko direnentzako izenematea zabalik

Gurasoek udaleko eskutitza jasoko dute

Aurten 2 urte beteko duten haurren gurasoek udaleko eskutitza jasoko dute.
 
Urtarrilaren 25etik otsailaren 5era bitartean izena emateko epea eta, ondoren, matrikulazioa irekiko da, 2016/2017 ikasturtean Haur, Lehen eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publiko nahiz itunduetan ikasi nahi dutenentzat. 
 
Hori dela eta, udalak aurten bi urte beteta edo beteko duen seme-alaben gurasoei eskutitz pertsonalizatua bidali die, herrian dagoen hezkuntza eskaintzari buruzko informazioa luzatuz, baita ikastetxe bakoitzak antolatuko dituen hitzaldien berri ere. Horrezaz gain, errolda ziurtagiria erraztu zaie, ezinbestekoa izango baitute izenematea egiteko.

Hona hemen eskutitza.

 

Albiste guztiak