pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Oiartzungo Katerin Artola eta Mattin Etxebeste irabazle larunbateko dantza txapelketetan
18
Urt
2016

Oiartzungo Katerin Artola eta Mattin Etxebeste irabazle larunbateko dantza txapelketetan

Urtarrilaren 16an, Latxartegi aretoan, Legazpiko XXII. Haurren Gipuzkoar Aurresku Txapelketa eta IV. Gazteen Soinu Zahar Txapelketako saioak jokatu ziren.
 
Sustraiak Dantza Taldeak eta Legazpiko Udalak antolatutako txapelketan 22 neskatila (soinu zaharrak), hauen artean Sustraiak Dantza taldeko Ane Arrizabalaga, Idoia Narbaiza, Maider Encina eta Nahia Lopez legazpiarrak, eta 14 mutil (aurreskua) aritu ziren.
 
Bi orduko ikuskizunaren ondoren Soinu Zaharrenen txapelketa Oiartzungo Katerin Artolak irabazi zuen, aldiz Aurresku txapelketa Oiartzungo Mattin Etxebestek.
 
Legazpiarrak Soinu Zahar txapelketan aritu ziren eta lan bikaina egin zuten, ikasturtea indar handiz hasi dutela dirudi.
 
Sustraiak Dantza taldeak txapelketa hau aurrera eramateko laguntza eskaini duten Legazpiko Udalari, Legazpiko txistulariei eta Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrari eskerrak eman nahi dizkie. Esker hauek dantzari, irakasle eta gurasoei ere luzatu nahi dizkiegu.

Albiste guztiak