pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Urtarrilaren 23an, Jolas Kooperatiboak Sorgintxulorekin
18
Urt
2016

Urtarrilaren 23an, Jolas Kooperatiboak Sorgintxulorekin

Parte hartu nahi dutenek hilaren 20ra arte eman ahal izango dute izena

Legazpiko Udaleko Gazteria zerbitzuak antolatuta, Lehen Hezkuntzako 3.,4.eta 5. mailetako ikasleek Jolas kooperatiboetan parte hartzeko aukera izango dute, larunbatean, urtarrilak 23, Sorgintxulo Aisialdiko taldearen eskutik. Ekintza arratsaldeko 17.00etan hasiko da eta Kultur Etxean burutuko da.
 
“Jolas kooperatibo batean bi jokalari edo gehiago ez dira norgehiagoka aritzen, ez, helburu berdina lortzen saiatzen dira. Hori dela eta, irabazi edo galdu egiten dute, baina talde bezala.”
 
Parte hartu nahi dutenek hilaren 20ra bitarteko epea izango dute ikastetxeetako idazkaritzan izena emateko.
 
Haur eta gaztetxoen aisialdian euskararen erabilera bultzatzeko programaren baitan antolatutako ekintza da, Sorgintxulo taldeak gidatuko duena. 
 

Ekintzaren KARTELA

Haur eta gaztetxoen aisialdian euskararen erabilera bultzatzeko 2016ko programa

Albiste guztiak