pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Larunbatean San Marcos mendira irteera
22
Urt
2016

Larunbatean San Marcos mendira irteera

Gazte-txokoan ez da zerbitzurik eskainiko

Nerabeentzako Zerbitzuak San Marcos mendira irteera bat antolatu du 15-16 urte bitarteko gazte talde batekin, larunbat honetarako, hau da, urtarrilak 23rako. Hori dela eta, ez da zerbitzurik eskainiko Gazte-txokoan. 
 
Programa berri baten lehenengo ekintza da hau, taldekako hezkuntza proiektua izenekoa. Honako helburuak ditu: talde sentimendua sustatzea; gazteak 16 – 18 proiektura bideratzea; aisialdiko denbora kudeatzeko estrategia osasuntsuak eskaintzea eta gazteen interesen inguruko orientazioa eskaintzea.
 
Goizeko 10.00etan abiatuko dira eta arratsaldera arte ez dira Legazpira itzuliko. Ea eguraldiak laguntzen die.
 

Albiste guztiak