pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Legazpi ere eraso sexisten aurka
26
Urt
2016

Legazpi ere eraso sexisten aurka

Manifestazioa, hitzaldia eta autodefentsa feminista tailerra

Urretxun azken asteetan neska gazteen kontra emandako eraso sexisten aurrean:
 
- Manifestazioa Urtarrilaren 30an, larunbatean, 20.30tan Areizaga-Kalebarren Plazatik aterako da
 
- Hitzaldia “Indarkeri sexista ¿Nori dagokio (eskuhartzea)?” Hizlaria: Maitena Monroy. Otsailaren 4an, 19.30tan, Urretxuko Kultur Etxean. Bertan, modu individual zein kolektiboan, biolentzia sexistari nola aurre egin aztertuko da. Aurre egiten dioten emakumeak eta bere ingurunearentzat ahalduntzailea izan behar duen ikuspuntu batetik, gakoak eta zailtasunen inguruan hausnarketa egingo da. (Kartela atxikitzen dugu)
 
- Autodefentsa feminista tailerra: Emakumeek biolentziari aurre egiteko estrategiak garatu eta tresna praktikoak landuko dira hemen. Honekin guztiarekin, beraien bizitzan zehar eman daitezkeen eraso sexistei aurre egiten ikastea du helburu tailer honek. Otsailak 26 (16.00-20.00) eta 27 (10.00-14.00), Zumarragako Jubilatuen etxean (Euskadi Plaza, 3). (Kartela atxikitzen dugu)

Prentsa oharra

Albiste guztiak