pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Goiz Deia Txistulari taldearen kalejira, urtarrilaren 31n 9:00etan
26
Urt
2016

Goiz Deia Txistulari taldearen kalejira, urtarrilaren 31n 9:00etan

Aurtengoan kalejirak hilero egingo dira, hileko azken igandean

Goiz Deia Txistulari taldea berrikuntzekin datorkigu aurtengoan. Hala igandetako kalejirak mantenduko baditu ere, goizeko 9:00etan herriko auzo desberdinak girotuz, aurtengoan kalejirak hilero egingo dira, hileko azken igandean. 
Orain arte, Pazko igandetik urrira bitartean egiten ziren igandero, abuztua salbu, eta gero eta zailtasun gehiago zituzten egutegia bete ahal izateko, taldekideen bestelako konpromisoak zirela eta. Aldaketarekin kalejira kopurua mantendu egiten da, baina urtean zehar banatuta eta hilean behin egiteak, txistulariei lasaitasun handiagoa ematen die alde batetik eta kalejirak hobeto prestatzeko aukera bestetik.
Gogoan hartu behar dugu, hileroko hauez gain, kalejira bereziak ere egiten dituztela, hainbat egun seinalatutan.
Urtarrilaren 31n, igadean egingo duten kalejira, Patrizio Etxeberria, Kale Nagusia, Nafarroa Kalea eta Plazaola kaleetan zehar egingo dute. 
 

Albiste guztiak