pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Otsailak 15ean Atez ateko bilketa sistema kenduko da
03
Ots
2016

Otsailak 15ean Atez ateko bilketa sistema kenduko da

Urtarrilaren 24an egin den herri-galdeketan, legazpiarren % 69k egin dute edukiontzien alde. Emaitza hauek izan direla eta, otsailaren 15etik aurrera zintzilikatzekoak kentzen hasiko gara eta atez ateko bilketa zerbitzua emateari utziko zaio.
 
Otsailaren 8tik aurreraedukiontzi marroia irekitzeko giltza ez daukatenek Udaletxera joan beharko dira giltzaren bila. Eta bide batez, hala nahi izanez gero, etxebizitzei emandako ontzi grisa eta marroia itzuli ahal izango dute.
 
Otsailaren 8tik aurrera Sasietako Mankomunitatetik pisoihalentzako edukiontzi guztietan ohar bat jarriko dute adieraziz, otsailaren 15etik aurrera pixoihalaren edukiontziak kendu egingo direla eta hortik aurrera pixoihalak errefusarentzako edukiontzi grisean bota behar direla.
 
Otsailaren 15etik aurrerazintzilikatzekoak kentzen hasiko dira eta ez da atez ateko bilketa zerbitzua emango.
 
 
Azkenik, legazpiar guztien laguntza eskatu nahi dugu etxeetan hondakinak behar bezala bereizten jarrai dezaten eta edukiontzien erabilera egokia eta arduratsua egin dezaten.
 

Bandoa

Albiste guztiak