pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Urtarrileko erosketa balearen sariduna Mertxe Uribeetxeberria izan da
05
Ots
2016

Urtarrileko erosketa balearen sariduna Mertxe Uribeetxeberria izan da

Baserriaren izena Brinkola auzoan dagoen IGERALDEGOENA da

 

Urte berriaren hasierarekin batera, aurtengo egutegian agertzen diren hileko argazkiari lotutako galdeketaren hileroko zozketarekin hasi gara. Aurten gure baserriak aukeratu ditugu gaitzat eta hilero erantzun behar den galdera baserriaren izena da. Erantzunak Udaleko web gunearen bidez edo Udaleko sarreran dagoen orritxo betez eman daitezke.

 

Urtarrileko baserriaren izena Brinkola auzoan dagoen IGERALDEGOENA da. 147 erantzun jaso dira eta egindako zozketan Mertxe Uribeetxeberria izan da saritua. 50 euroko bale bat jaso du, herriko edozein dendetan gastatzeko.

 

Udal egutegiko otsaileko hilabetean azaltzen den baserriaren izena azalduz, zozketan parte hartzera animatu nahi ditugu legazpiar herritar guztiak.

Albiste guztiak