pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Otsailaren 22tik aurrera Alkatearekin Skype bidez
18
Ots
2016

Otsailaren 22tik aurrera Alkatearekin Skype bidez

Datorren otsailaren 22tik aurrera komunikazio-kanal berri bat herritarrek Alkatearekin hitz egiteko

Datorren otsailaren 22tik aurrera komunikazio-kanal berri bat jarriko da martxan herritarrek Alkatearekin hitz egiteko aukera izan dezaten.

 

Egungo sare sozialek herritarrekin harremanetan egoteko komunikazio-kanalak osatzen dutela uste du Udalak.

 

Horregatik eta herritarrei arreta egokia, erraza, azkarra eta hurbilekoa eskaintzeko asmoarekin, legazpiarrekin zuzenean egoteko komunikazio-kanalak zabaltzea erabaki dugu.
 
Beraz, otsailaren 22tik aurrera, astelehenero 16:00etatik 18:00etara legazpiarrak Koldobike Olabide alkate andrearekin jarri ahal izango dira harremanetan Skype bidez.
 
Alkatetzarekin harremanetan jartzeko Skype erabiltzaileen artean honakoa bilatu behar da: “Legazpiko Udala Alkatetza”.
 
Gaur egun, ostegun goizetan eskaintzen die alkateak arreta-zerbitzua herritarrei –beste obligaziorik ez duenean− eta komunikazio-kanal berri honek zerbitzu hori osatzera dator.

Albiste guztiak