pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

2017an gauzatuko da Kale Nagusia oinezkoentzat egokitzeko 2. Fasea
04
Mar
2016

2017an gauzatuko da Kale Nagusia oinezkoentzat egokitzeko 2. Fasea

Gobernu taldeak jakin duenez, “Kale Nagusia berritzeko bigarren fasea geldiarazteko” erabakiaren aurrean hartuko den jarrerari buruz eztabaidatzeko bilera bat deitu da.

 

Gobernu taldeak adierazi nahi du ez dugula kalea oinezkoentzat egokitzeko bigarren fasea geldiarazi, gaur egun ez dagoelako inolako proiekturik eremu horretarako eta, beraz,  martxan ez dagoena ezin da geldiarazi.
Bigarren fase hori 2017an gauzatzea aurreikusi dugu, egin beharreko proiektua egin eta gero. Horregatik, momentuz behin-behineko jarduketa egin dugu bigarren faseari oinezkoen izaera emateko.

 

Kale Nagusia oinezkoentzat egokitzeko lanak bukatzea ezinbestekoa dela uste dugu. Hala ere, 2016an beste lan batzuk dutela lehentasuna erabaki dugu. Adibidez, Laubide auzoko atari bakoitien hiri-antolamendua eta hobekuntza burutzea, 2014tik aurrekontuetan jaso arren oraindik gauzatu ez dena, edo Arantzazu auzoko espaloiak berritzea, Plazaola kaleko haur-parkea estaltzea eta asfaltatze-lanak egitea.

 

Jarduketa guzti horiek 2016an egitea erabaki dugu, lehentasun-irizpideak bultzatuta eta baliabide publikoen bidezko banaketa bilatuz. Gure ustez, objektiboki, azkeneko urteetako inbertsio gehienak hirigunean gauzatu dira, hala nola, Nafarroa kalea, Kale Nagusia (1. Fasea), Aizkorri kalea, Santikutz kalea eta Patrizio Etxeberria kalea oinezkoentzat egokitzeko eta berriz urbanizatzeko lanak, besteak beste.

 

Azkenik, herritar guztiei gogorarazi nahi diegu udaletxearen ateak irekita dituztela eta bertan aurkituko gaituztela egin nahi dituzten ekarpenak edo egoki iritzitako kexak jasotzeko eta erantzuteko prest.

Albiste guztiak