pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Azarotik irailera aurreratu dute 80 urtetik gorakoen bazkaria
14
Uzt
2014

Azarotik irailera aurreratu dute 80 urtetik gorakoen bazkaria

Irailaren 12an izango da, Urbeltz pilotalekuan
Urteak dira Legazpiko Udalak 80 urtetik gorako pertsonentzako bazkaria antolatzen duela. Hasiera batean, Gizarte Zentroan egiten zuten, baina toki faltagatik, Urbeltz pilotalekura lekualdatu ziren. Orain artean, azaroan egin izan da, baina eguraldi kaskarra dela tarteko eta adineko pertsonak hotzak egon ez daitezen, irailera aurreratzera erabaki du Udalak, eta Agorreko Santikutzetako programaren baitan txertatzea.
 
Hala, irailaren 12an izango da, ostirala, eta hil horren lehenengo egunetik aurrera eman ahal izango dute izena, Gizarte Zentroan, interesa duten pertsona guztiek.
 

Albiste guztiak