pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Gurasoen Topaketa atzeratu da

Apirilaren 20an izango da

Legazpiko nerabeen gurasoek apirilaren 19an, arratsaldeko 18.00etarako bi deialdi jaso dituztela eta, Nerabeentzako Zerbitzuko lan taldeak iragarritako Gurasoen Topaketa atzeratzea erabaki du.
 
Hori dela eta, Gazte-lokalen inguruko hausnarketa, egun batez, atzeratuko da eta apirilaren 20an izango da, ordu eta leku berean, hau da, arratsaldeko 18.00etan, Gazte-txokoan.
 
Joan den urrian Nerabeentzako Zerbitzua (NZ) ezagutzera eman genuen Gurasoentzako Ate Irekien Egunean. 
 
Orduan guraso batzuk gazteen lokalek beraiengan sortzen duten kezka plazaratu zuten eta horri erantzuna eman nahian Gurasoen Topaketa bat antolatzea pentsatu zen.
 
Gurasoei hausnarketa gune bat eskaini nahi diegu Nerabeentzako Zerbitzuan, non nerabeen guraso ezberdinak elkar daitezen eta beraien iritziak eta kezkak bertako profesional lan taldearekin zein beste gurasoekin konpartitu ditzaten.

Albiste guztiak