pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Korrontzirekin Dantzan eta Dantzari Txiki Eguna asteburuan

Korosti Dantza taldeak antolatuta

Jai aurreko asteburuan, Korosti Dantza taldeak hainbat ekitaldi antolatu ohi ditu, larunbatean dantza jaialdia eta igandean Dantzari Txiki Eguna. 
Aurtengoan, larunbateko emanaldia berezia izango da. Azken urteetan kanpoko dantza talderen baten emanaldia antolatu izan bada ere aurtengoan, dantza taldea bera protagonista izango den emanaldi berezia eskainiko digute apirilaren 23an 18:30etan Urbeltz Pilotalekuan: Korrontzirekin Dantzan ikuskizuna. 
Zer da Korrontzirekin Dantzan??
Herri ezberdinetako dantza taldeek Korrontziren doinuekin sortutako koreografiak ikasi eta ikuslegoari eskaintzeko musika taldeak atera duen proiektua, non Izaskun Iturrik (Emak Bakia Dantzan) masterclass-ak eskaintzen dituen. 
Hala Korosti Dantza taldeko kideak asteak daramatzate Korrontziko musikariekin eta Izaskunekin lanean larunbateko saioa prestatzen. Emanaldirako sarrerak salgai daude 5€tan eta egunean bertan ere erosi ahal izango dira 7€ren truke.   
Eta igandean, apirilaren 24an, Dantzari Txiki eguna izango da eta goizeko 11etatik aurrera dantzariek hartuko dute Legazpi egun guztian.

Albiste guztiak