pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Merkataritzan euskaraz sari banaketa
05
Mai
2016

Merkataritzan euskaraz sari banaketa

99 establezimendu eta 360 herritar merkataritzan euskarazko zerbitzua eskertzeko

Umore onean banatu ziren atzo, Zelai Arizti kultur etxean aurtengo “Merkataritzan euskaraz” sariak. Abenduaren 3an eman zioten Urola Garaiko udaletako alkateek eta Zingi-zango eta Zintzo-mintzo euskara elkarteek, aurtengo kanpainari hasiera: “Baietz beste mila argazki!” lelopean, eta atzo, eguerdiko 13:30an, banatu ziren sariak herritar eta merkatarien artean.
 
Iazko mosaikoa handitzea izan da aurtengo helburuetako bat, eta, bertan, merkatariekin harremana euskaraz izatea estimatzen duten bezeroen argakiak eskatu zaizkie herritarrei. Bigarren helburua merkatariek ere egiten duten ahalegina erakustea izan da, horretarako euren establezimenduko euskarazko argazki bat eskatuz.
 
Hilabete hauetan parte hartu duten herritar eta merkatarien artean zozketa egin, eta atzo, hiru herrietako alkate eta euskara elkarteetako ordezkarien eskutik, banatu ziren parte-hartzaileen artean sariak: 50 euroko 30 erosketa txartel parte hartu duten establezimenduetan gastatzeko. 
 
2015eko abenduaren 3tik egindako kanpainan 360 argazki jaso ditugu e-mailez eta whatsappez. Lehendik genituenei gehituz, mosaikoa honelaxe geratu zaigu: 
Aurten, gainera, merkatariei ere euren lokaleko argazkia eskatu diegu establezimendua eta euskara uztartuz: 99 argazki lortu dira, eta antolatzaileak oso pozik daude emaitzarekin. Azpian dituzue guztiak ikusgai:

 

 

https://youtu.be/pOKleY_Fvnw

 

Azkenik, parte hartu duten establezimendu hauexek izan dira zozketaz sarituak:

 

LEGAZPI

URRETXU

ZUMARRAGA

Peñi estetika

Ikus

Marlo

Ruth Lorategia

Zerki

Muskari Loradenda

Jokine lentzeria

Izarra arrandegia

Oskarbi oinetakoak

Zuzen zerbitzu grafikoak

Pakita eta Josetxo harategia

ATA  (Aranburu ta Amilleta) harategia

Algar

Titare mertzeria

INTERSPORT_LORAMENDI

Motx eta Ni

Berriki oinetakoak

Josune Janari denda

Poxpolin

Hamahiru

Kuxkux

Korosti kafea

Aitxu

Lanbroa belar denda

Eder Lentzeria

Aixa

Urdangarin burdindegia

Ibargutxi Kirolak

Argizti optika

Alex Kirolak

 

Udaletako ordezkari eta euskara elkateek esker hitzak eskaini dizkiete herritar eta merkatariei euskararen eta euskarazko zerbitzuaren alde egiten duten ahaleginagatik.

Albiste guztiak