pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Bizitek Azoka Teknologikoa maiatzaren 13an

Azoka gunean ospatuko da, arratsaldeko 17:30etatik aurrera

UGLEk Legazpiko Udalarekin lankidetzan,
teknologia aukera ezberdinak biltzen dituen
Bizitek Azoka Teknologikoa antolatu du.
 
Ostiralean, maiatzaren 13an, Euskal Herria plazan,
azoka gunean ospatuko da, arratsaldeko 17:30etatik aurrera.
 
Azokaren helburua gizarteari teknologia aukerak gerturatzea da,
modu errazean, praktikoan eta parte hartzailean.
 
UGLE eskolak Urola Garaiko haurrak, gazteak eta helduak
azokan aktiboki parte hartzera animatzen ditu.
“Egizu zuk zeuk!” lemapean, sei zutabe nagusi jorratuko dira azokan:
 
-  Karrozeri alorra: UGLEn egindako goitibehera eta kotxe baten aurre alde batekin muntai dibertigarriak egiteko aukera.
 
-  3D alorra: Formula1 txiki baten fabrikazio prozesua ikusi ahal izango da eta gero honekin laisterketak.
 
-  Ortoprotesika alorra: 3D eskanerrak egongo dira + protesi eta ferula desberdinak ikusi ahal izango dira.
 
-  Automatizazio eta Robotika alorra: robot Arduino txikiak marra jarraitzaileak eta xilofoi pneumatiko misteriotsu bat.
 
-  Energia berriztagarri alorra: Kirola eginez energia sortzea eta sortutako energiarekin lehiaketa dibertigarria. Onartzen duzu erronka? Eoliko eta fotoboltaika txikia ere egongo dira ikusteko moduan.
 
-  Mekanizatu alorra: motore pneumatikoak, piezen exekuzio prozesuak…etab.
 
3D inpresora bidez eginiko oroigarri bat emango zaio Azokara gerturatzen den edonori. 

Albiste guztiak