pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Apirilaren 20tik aurrera jaiotakoen eskaera aurkez daiteke herriko Haurreskoletan 2016-2017 ikasturterako
26
Mai
2016

Apirilaren 20tik aurrera jaiotakoen eskaera aurkez daiteke herriko Haurreskoletan 2016-2017 ikasturterako

2016ko apirilaren 20tik aurrera jaio diren haurrek,

honez gero, datorren 2016-2017 ikasturtean herriko Haurreskoletan

izena emateko aukera dute.

 

Horrela izenemate horiek, maiatzaren 2tik 11ra bitartean bideratu ziren eskaerei gehituko dira; bai behin behineko zerrendara, ekainaren 15ean argitaratu dena;

eta/edo behin betiko zerrendara, uztailaren 12an argitaratuko dena.

 

Bestaldetik, ekainaren 30etik aurrera haurreskoletan aurkeztuko diren izenemateak behin betiko zerrendak argitaratu ondoren bideratuko dira,

beti ere adin tarte horretan plaza hutsik egongo balira.

2015ean eta 2016ean zehar jaiotako haurrentzako deia da oraingokoa.

 

Haurreskoletan irailaren 6an hasiko dira haurrek.

Haur-eskolek familiei hezkuntza eta laguntza zerbitzua ematen diete

0 urtetik eta 2 urtera bitarteko haurren zainketa osoa

eta hezkuntza kontuan hartuz.

 

Informazio gehiago www.haurreskolak.eus web gunean

edo zuzenean haurreskoletara joanda, aurretik hitzordua adostuta.

 

San Juan Haurreskola

San Juan auzoa, 17

Tel.: 943 73 04 34

E-posta: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Ordutegia: 7.30-17.00

Itxaropen Haurreskola

Itxaropen auzoa, 15-16

Tel.: 943 73 37 78

E-posta: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Ordutegia: 7.30-17.00

 

 

Familientzako informazio praktikoa:

 

Diptiko informatiboa - 2016-2017 ikasturtea

Izena emateko orria eta aurkeztu beharreko dokumentazioa - 2016-2017 ikasturtea

Haurren onartze-arauak eta irizpideak.- 2016-2017 ikasturtea

2016-03-15ko Zuzendaritza Batzordearen erabakia_Kuotak kudeatzeko araudia

 

Albiste guztiak