pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Irakurri, Gozatu, Oparitu egitasmoko azken saritua Uxue Azarola izan da
06
Eka
2016

Irakurri, Gozatu, Oparitu egitasmoko azken saritua Uxue Azarola izan da

Ekainaren 11ra arte trukatu ahal izango dira txeke opariak Apatxo edo Hizkuntza Liburudendetan.

Maiatzaren 31n amaitu zen Euskaltzaleen Topaguneak antolaturiko egitasmoaren 2016ko edizioa. Lehen aldiz egin da Legazpin, Udala, Udal Liburutegia eta herriko liburu-denden elkarlanaren ondorioz. Eta amaiera egunean egin zen maiatzean ekimenean parte hartu dutenen artean 30€ tako txeke opariaren zozketa.

Apirilaren amaieran ere egin zen, hilabete horri zegokion zozketa, eta bi irabazleak honako hauek izan dira:

Ekhi Saez de Nanclares, Apirilean, eta Uxue Azarola, maiatzean.

 

Horrez gain parte hartzaile guztiek jaso dute liburuak erosteko deskontu txartel bat, eta zozketetako 30€ak eta deskontu txartelak erabili ahal izateko azken eguna Ekainaren 11 izango da. Legazpiko Apatxo eta Hizkuntza liburudendetan erabili ahal izango dira txeke opari guztiak, esan bezala Ekainaren 11ra arte.

Albiste guztiak