pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Ekainaren 6an irekiko da, 2016-2017 Marrazketa eta Pintura ikastarorako matrikulazio epea

Ekainaren 30ean amaituko da epea, eta 2010. urtea baino lehen jaiotakoek egin ahal izango dute matrikula

 

Arkatza Elkarteak Kultur Etxean eskaintzen duen Marrazketa eta Pintura ikastaroan 2016-2017 ikasturtean parte hartzeko matrikula epea ekainaren 6an ireki da.

Matrikula egiteko, horretarako prestatu den matrikula orria bete eta Kultur Etxeko harreran utzi baino ez da egin behar; betiere, ekainaren 30a baino lehen. Matrikula orriak Kultur Etxean eskura daitezke. Aurten ikasle izan direnek eta jarraitu nahi dutenek, irakasleari jakin arazi beharko diote, eta datuetan aldaketarik ezean ez dute matrikula orririk bete beharko.

Taldeak eta ordutegiak matrikulatutako ikasle kopuruaren eta euren aukeren arabera antolatuko dituzte. 18 urtetik beherakoek astean bi egunetan ordubeteko saioa izango dute; helduek, berriz ordu eta erdiko bi saio. Helduek arratsaldeko lehen orduetan aritzeko aukera ere izango dute.

Matrikulatzeko gutxieneko adina 6 urte izango da (20010ean jaioak). Haur horiekin talde berezia egingo da. Bestalde, ez dago gehienezko adinik.

Albiste guztiak