pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Korrontzi Dantzan Galan Korosti Dantza Taldeak parte hartuko du
17
Eka
2016

Korrontzi Dantzan Galan Korosti Dantza Taldeak parte hartuko du

Ekainaren 18an, larunbata, Iruñeko Baluarten, 20:00etan

Pasa den apirilaren 23an,Korosti Dantza Taldearekin KORRONTZI DANTZAN emanaldia eskaini zen Urbeltz Pilotalekuan. Egun horretarako dantzari guztiek lan handia eta gogorra egin zuten, eta emaitza bikaina suertatu zen.

Datorren ekainaren 18an, larunbata, KORRONTZI Taldeak "KORRONTZI DANTZAN GALA" ospatuko du Iruñeko Baluarten, arratsaldeko 20:00etan.

Korosti Dantza Taldeak bertan parte hartuko du beste 12 talderekin batera, osotara 300 bat dantzari izango direlarik.

Gala osoa ETBk grabatua izango da ondoren emititzeko eta guztion artean emanaldi paregabea eskainiko dugu. Helburua, orain arte "KORRONTZI DANTZAN" proiektuan parte hartu duten taldeak oholtza berean biltzea da, hala nola, guztiok elkarrekin Korrontziren musikapean sortutako koreografiak dantzatzea eta hilabetetan zehar egindako lana erakustea ere. 

Korrontzi dantza taldeak, esker onez gonbidapena luzatzen dizue Gala Berezi honetara etortzeko.

 

Albiste guztiak