pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Dantza ikastaroaren erakustaldia
20
Uzt
2016

Dantza ikastaroaren erakustaldia

Uztailak 22, ostirala, 12.00etan Gazte-txokoan

Dantza ikastaroan zenbat ikasi dugun ikusi nahi duzue?

 

Ostiralean, uztailaren 22an, goizeko 12.00etan Gazte-txokoan dantza ikastaroaren amaierako erakustaldia izango da, ikastaroan parte hartu duten ikasleek zenbat ikasi duten ikus dezazuen.

 

Ekitaldi honetara gonbidatuta zaudete denak, parte-hartzaileen familiak, lagunak eta dantza maite duzuen guztiok.

 

Ikastaroa ekainaren 27an hasi zen eta uztailaren 22an amaituko da; hilabete osoa edo hamabostaldietan parte hartzeko aukera izan dute, goizeko 10.30etatik 11.30etara Gazte-txokoan bertan.

 

Guztira 15 neska aritu dira. Beste urtetan parte hartu izan duten arren, aurtengoan mutilak ez dira animatu. Baina mutilak ere parte hartzera animatzen ditugu, aldez aurretiko estereotipoak apurtuz.

 

2007.urtean egin zen dantza ikastaroa lehen aldiz Gazteria sailak antolatuta eta udako aukera ezin hobea bilakatu da hamar urte hauetan herriko 8 eta 12 urte bitarteko hainbat neska eta mutilentzat dantza mota ezberdinak ikasteko.
 

Albiste guztiak