pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

'Dendak Aktibatu' egitasmoa
03
Urr
2016

'Dendak Aktibatu' egitasmoa

Coro Paternain, Laubide Belardenda eta Jokine Lentzeria dendek izango dute erakusleiho hutsak erabiltzeko aukera

Coro Paternain, Laubide Belardenda eta Jokine Lentzeria dendek izango dute erakusleiho hutsak erabiltzeko aukera, euren produktuak iragartzeko

 

Legazpiko Udalak eta Ilinti Merkatari Elkarteak sustatuta,  Dendak Aktibatu egitasmoa jarri zen martxan 2014an.

 

Egitasmo honen helburuak hauek dira:

  • Legazpiko merkataritza-guneak sustatu
  • Lokal hutsak erabili
  • Itxitako lokalei balioa gehitu
  • Jarduera etenak eragotzi

Ilintik dagoeneko egin du zozketa interesa duten guztien artean, eta  hauek dira larunbatetik  aurrera ikusi ahal izango ditugun denden erakusleihoak:

 

· Coro Paternain:Kale Nagusia 9 (lehengo Compro Oro)

· Laubide belardenda:Laubide 31 (lehengo ogi denda)

· Jokine Lentzeria: Santikutz 8 (lehen Urkiola)

Albiste guztiak