pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Argazki Rallyko emanaldia eta sari banaketa eta Ikatzako kideen erakusketa kolektiboa
11
Urr
2016

Argazki Rallyko emanaldia eta sari banaketa eta Ikatzako kideen erakusketa kolektiboa

Urriaren 14an, ostirala,19:00etan

Batis Goikoetxea memoriala Legazpiko X. Argazki Rallyko emanaldia eta sari banaketa eta Ikatzako kideen erakusketa kolektiboa

Urriaren 14an, ostirala,19:00etan hasiko da Kultur Etxeko Areto Nagusian, Irailaren lehen igandeko Artzain Egunean jokatu zen Argazki Rallyari dagokion sari banaketa ekitaldia. Aurretik aurkezturiko lanekin emanaldia eskainiko da.

Aurtengo Rallyan 66 argazkilarik hartu dute parte, 46 helduk eta 20 haurrek. Iaz baino partaidetza txikiagoa izan da, baina haurrak izan dira gutxiago, 15 zehazki. Helduetan iaz baino partaide bat gehiago izan da aurtengoan.

Honako hauek izango dira sarituak:

HELDUEN MAILA

1. JAVIER QUIROS    Beasain

2. IMANOL MANTEROLA  Zumaia

3.JOSE VENEGAS   Legazpi

4. Herriko Saria  JUAN CARLOS MEDIAVILLA Urretxu

 

GAZTEEN MAILA

11 Urte arteko azpimaila

1.-XABAT LAIGLESIA

2.-SAIOA GUTIERREZ

3.-ALEX MURCIEGO

12 Urtetik gorako azpimaila

1.-XABIER UGARTE

 2.-ANDONI VELASCO

3.-UNAI AZAROLA

 

Egun berean, urriaren 14an, Kultur Etxeko Erakusketa Aretoan, Argazki Rallyaren sustatzaile den Ikatza Argazkilari Elkarteko kideen lanez osaturiko Argazki erakusketa ere irekiko da. Urriaren 28rarte egongo da ikusgai, astelehenetik ostiralera 17:30etatik 20:30etara.

 

Albiste guztiak