pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Sexualitate-aholkularitza Zerbitzuaren ikasturte hasiera Legazpin urriaren 17an
13
Urr
2016

Sexualitate-aholkularitza Zerbitzuaren ikasturte hasiera Legazpin urriaren 17an

Ikasturte berriarekin batera,

Urola Garaiko Berdintasun arloak BILUZIK MUNDURA,

sexualitateari buruzko informazio eta aholkularitza zerbitzua martxan jarri du.

Legazpin zuzeneko zerbitzua hileko hirugarren astelehenetan eskainiko da

eta hurrengo hitzordua datorren astelehenean izango da,

urriak 17, arratsaldeko 17.30etatik 19.30etara,

udaletxeko batzar aretoan.

Posta elektronikoaren bitartez Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

edo sare sozialen bidez ere zerbitzuarekin harremanetan jar daiteke.

 

Sexualitatearen inguruan zalantzaren bat daukazu?

Inori galdetzera ausartzen ez zaren kezka izkuturen bat?

Harremanei buruzko dudarik?

Edota generoa eta feminismoaren inguruan hausnartzen aritzen zara eta

batzuetan galduta sentitzen zara?

 

Horrelako dudak edo antzekoak badituzu,

Biluzik Mundura zerbitzura jo dezakezu.

Banan-banako arreta;

atentzio anonimoa eta konfidentziala, berehalakoa,

eskuragarria eta doakoa jasoko duzu.

Informazioa, aholkularitza, detekzioa, deribazioa,

laguntza eta kudeaketa eskainiko zaizu.

 

Nahiz eta gazte eta nerabeei zuzendua izan,

adin guztietako pertsonak hartzen dira zerbitzuan,

sexu eta genero gaietan bakoitzaren premiei erantzutea baita helburua.

 

►Hona hemen ikasturte osoko egutegia

Albiste guztiak