pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

11 dira bozkatu daitezkeen parte hartze bidezko aurrekontuko inbertsio-proiektuak
03
Aza
2016

11 dira bozkatu daitezkeen parte hartze bidezko aurrekontuko inbertsio-proiektuak

11 inbertsio-proiektuetatik 2 hautatu ahal daitezke boto bidez azaroaren 11ra arte

Azaroaren 2tik aurrera eta azaroaren 11ra arte, aukeratu diren 11 inbertsio-proiektuetatik 2 hautatu ahal daitezke boto bidez.

 

Aurkeztutako 97 proposamen aztertu ondoren, horietatik proiektu asko aurreikusitako 50.000 € baino kostu txikiagokoak direla ikusi dugu. Horregatik, 17 proiektu-proposamen aukeratu dira orain herritarrek bozkatuko dituzten 11 proiektu definitzeko.

 

Aurkeztu diren gainerako proiektuetatik: 4 gauzatzea aurreikusita dago, 36 egingo diren proiektuak dira baina ez parte hartze bidezko aurrekontu gisa eta 34 baztertu egin dira arrazoi desberdinengatik, hala nola, ezarritako 50.000 €ko muga gainditzen dituzten proiektuak direlako edo konponbide zaila duten proiektuak direlako edo lege-zailtasunak dituztelako,….

 

Botoa emateko, 11 inbertsio-proiektuen zerrendarekin osatu den inprimakia erabiliko da. Pertsona bakoitzak proiektu horietatik 2 aukeratu ahal izango ditu: 1 zenbakiarekin lehenetsitako proiektua adieraziko da eta 2 zenbakiarekin bigarren aukera adieraziko da. 1 zenbakiarekin markatutako proiektuak 2 puntu jasoko ditu eta 2 zenbakiarekin markatutakoak puntu bakarra jasoko du.

 

Parte hartuko duten pertsona guztien artean Legazpiko denda batean erabiliko den 50 €ko erosketa-txartel bat zozketatuko da.

 

Hemendik, legazpiar guztiak animatu nahi ditugu 2 proposamen aukeratzera eta 2017ko aurrekontuen 300.000 € zertan erabiliko diren erabakitzera. EMAN BOTOA!

Botoa emateko inprimakia

Ikus proiektu guztien zerrenda eta kolore bidez beraien egoera

Albiste guztiak