pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Abenduaren 17an, Merkatu Txikia, Jaoitzaren irekiera eta Martin Pipas Haztegi Ikastolaren ekimenez eta Abenduaren 18an Santo Tomas Azoka Domingo Agirre eta Olazabal ikastetxen eskutik
12
Abe
2016

Abenduaren 17an, Merkatu Txikia, Jaoitzaren irekiera eta Martin Pipas Haztegi Ikastolaren ekimenez eta Abenduaren 18an Santo Tomas Azoka Domingo Agirre eta Olazabal ikastetxen eskutik

Gabon giroa pil-pilean izango dugu asteburuan. Ohi bezala herriko ikastetxeek antolaturiko ekitaldiak izango ditugu larunbat eta igandean. Larunbatean Haztegi Ikastolak Merkatu Txikia irekiko du goizean eta arratsaldean Martin Pipas etorriko da Olentzerorentzat gutunak jasotzera eta guraso tale batek prestatuko Jaiotza irekiko da. Egun guztian izango dira ekitaldi nagusi horien inguruan antolaturiko jolas, kanta, eta musika emanaldiak.

Igandean Domingo Agirre Ikastetxea eta Olazabal Instutuaren txanda izango da. Goizeko 11:00etatik aurrera Azokan Santo Tomas Azoka irudikatuko dute ikastetxeko guraso, irakasle eta ikasleek. Ohiko postuez gain, hemen ere izango dira musika emaldiak, tailerrak, eta bestelako ekintza osagarriak.

Baina ez dira gabon giroko ekitaldi bakarrak. Larunbatean 17:30ean hasita Euskadiko Zentro Extremeñoen Gabon Kanta Jaialdia izango da Latxartegi Aretoan, eta 20:00etan Alaitasuna Errondailak emanaldia eskainiko du Gizarte Zentroan. Igandean berriz, oraingoan Parrokian, 19:00etan Gabon kontzertua eskainiko dute Buztintegi eta Santikutz Abesbatzek eta Legazpi Musika Bandak. Hona prestatu duten egitaraua:

 

BUZTINTEGI ABESBATZA

Fuentecilla que corres

E. Cifre

Aspaldiko olentzero

Xanti Espina

Venid, pastorcillos

Cesar Geoffray

Gau erdian

Juan Carlos Irizar

Lo dago

Juan Carlos Irizar

Cor jesu, melle dulcius

D. Bortmansky

Elurra mara mara

Arr. Aulestia

Llegó  nochebuena 

Popular austríaco

Zuzendaria: Ainhoa Enatarria

 

SANTIKUTZ ABESBATZA

Canticorum jubilo

Haendel

Nöel Nöel

Balza

Haurtxoa troxatzen

Urteaga

Egin lo

Brams

Haurtxoa seaskan

Guridi

Hator, hator mutil

Herrikoia

Goxo goxo

Aragües

El pequeño tamborilero

Davis

Olentzero

M. Aierbe

Zuzendaria: Marian Lasa

 

MUSIKA BANDA

Pequeña Czarda

P. Iturralde

Bakarlaria: Noel Calvo

A Christmas Dance Party Nº1

Michael Carros

Zuzendaria: Jesús Castillejo

 

BUZTINTEGI ABESBATZA, SANTIKUTZ ABESBATZA ETA MUSIKA BANDA

Mesias

B. Ercilla

Olentzero

Herrikoia

Adeste Fideles

J. Reading

Zuzendaria: Jesús Castillejo

Albiste guztiak