pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Gabonetako haur parkea, urtarrilak 2, 3 eta 4
28
Abe
2016

Gabonetako haur parkea, urtarrilak 2, 3 eta 4

Urbeltz Pilotalekuan eta Azokan

Tradizioari jarraituz,

aurtengoa hemeretzigarren urtea izango da

Legazpiko udalak

Gabonetako Haur Parkea eskainiko duela.

 

Gazteria Zerbitzuak Gabonetako Haur Parkea

eskainiko du hiru egunetan, urtarrilaren 2tik 4ra,

2 eta 14 urte bitarteko haur eta gaztetxoentzat,

Urbeltz pilotalekuan eta Azokan.

Saio bakoitzeko 2 euro ordaindu beharko dira.

 

Ordutegia honako izango da:

Urtarrilak 2 eta 3, astelehena eta asteartea: 10.30 – 14.00 / 16.00 – 19.30.
Urtarrilak 4, asteazkena: 10.30-13.30.

 

Aurtengo eskaintza honakoa izango da:

-       Herriko kaleetan zehar, Txu-txu trena.

-       Azokako arkupetan:

-  6-14 urtekoen gunea: Trizikloen pista, motokros eta eski-simulagailua,
pedaletako karts pista, puntuazio-atea, Spider zone eta egurrezko 10 joko.

 

-       Urbeltz Pilotalekuko pistan:

-  2-5 urtekoen gunea edo ludoteka: 3 puzgarriz osatuta, psikomotrizitateko aparailuekin, etxetxoa, balantzinak eta mahai joko interaktiboez osatuta,  lurzorua moketaz osatuta;

-  6-10 urtekoen gunea: puzgarria, txirrista eta 3 ohe elastikoak.

-  11-14 urtekoen gunea: txirrista eta zezen mekanikoa.

 

-       Urbeltz Pilotalekuko goiko aldean:

-  Joko interaktiboen gunea: 2 dantza-pista, 2 Xbox, 2 Guitar hero, 2 Wii eta 4 bideo-joko

-  Sorgintxulo taldeak bideratutako tailerrak: Makilajea eta karetak; baita postalak eta marrazkiak margotzeko tailerrak ere.

 

Gurutze Gorriko anbulantzi bat ere izango dugu

saio guztietan.

Kartela

Albiste guztiak