pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

“Bi bide, helburu bakarra” hitzaldia eta dokumental emanaldia
11
Ots
2017

“Bi bide, helburu bakarra” hitzaldia eta dokumental emanaldia

Otsailaren 17an, ostirala, 19:00etan Kultur Etxeko Areto nagusian

Otsailaren 17an, ostirala, 19:00etan Kultur Etxeko Areto nagusian.

Beti Gazte elkarteak datorren otsailaren 17rako hitzaldi bat antolatu du eta bertan dokumental baten emanaldia ere izango da. Alde batetik, Hotz Legazpi elkartea izango dugu gure artean, errefuxiatuei laguntza emateko konpromezua aurrera daraman bolondres taldea; azkenaldian mantak, lo zakuak eta diru ekarpenen bilketan buru belarri ari direlarik. Bestalde Itsas Salbamendu Humanitarioko (ISH) kideak izango ditugu; urteetan zehar larrialdien munduan, itsas-salbamendu, erreskate eta osasun asistentzian gure artean aritu diren pertsonez osaturiko taldea. Gaur egun Greziako Chiosko irlan aritzen dira, bizitza berri baten bila Egeo itsasoa zeharkatzera ausartzen diren errefuxiatuei laguntza ematen.

Hotz Legazpik taldearen sorrera nola gertatu zen azalduko digu, aurrera eraman dituzten ekimenak azalduko dizkigute, errefuxiatuei laguntza ematen dieten gainontzeko elkarte eta taldeekin nola koordinatzen diren, eta nola ez, martxan duten mantak, lo-zakuak eta ekarpen ekonomikoen bilketa egiteko ekimenaz arituko dira.

Bestalde, ISHkoek Chios irlan bizitakoa azaldu aurretik, Javi Julio foto-kazetari donostiarraren WAIT JUST WAIT dokumentala proiektatuko dugu, Chios irlan errefuxiatuek bizi dutenaren islada zuzena ikusteko aukera izango dugularik. ISH eta ZAPOREAKen eskutik egoera horren alde dramatikoa ikusi ahal izango dugu.

Bertaratuek galderak egiteko tartea ere izango da. 

Albiste guztiak