pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

“Don Quixote” Balletak itxiko du Musika eta Arte Eszenikoak DVDan denboraldia
30
Mar
2017

“Don Quixote” Balletak itxiko du Musika eta Arte Eszenikoak DVDan denboraldia

Kultur Etxean, eskainiko da apirilaren 5ean, asteazkena, 18:30etatik aurrera

Apirilean amaituko dira urrian martxan jartzen diren hainbat ekimen. Horietako bat dugu Musika eta Arte Eszenikoak DVDan zikloa. Amaierarako, Miguel de Cervantes idazleak idatzi zuen Mantxako On Kixote eleberrian oinarritzen den lana eskainiko da, liburuaren hilabetea den honekin bat eginez. Nureyev handiaren bertsioa da eskainiko dena, eta lana, batez ere, “Camachoren ezkontzak” (Gamache balletean) izeneko obran, bigarren zatiko XIX. kapituluan kontatzen denean; atal horretan Basilio bizarginaren eta Quiteria (Kitri balletean) gaztearen arteko erromantzea kontatzen da.

Emanaldia Kultur Etxeko Areto Nagusian, eskainiko da apirilaren 5ean, asteazkena, 18:30etatik aurrera. Ohi bezala, aretoaren sarreran izango dituzue eskainiko den lanaren nondik norakoak biltzen dituen esku-orria.

 

Albiste guztiak