pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Sorgintxuloren kanpaldia
30
Mar
2017

Sorgintxuloren kanpaldia

Izenematea ostiralean, 17:00etatik 19:00etara, elkartearen lokalean

Izenematea ostiralean, 17:00etatik 19:00etara, elkartearen lokalean.

 

Sorgintxulo elkarteak aurten, Soriako Talveila herrian egingo du bere urteroko kanpaldia, uztailaren 14tik 28ra bitartean. Bertan, 12 eta 16 urte bitarteko legazpiarrek parte har dezakete.

 

Izenematea ostiralean, martxoak 31, 17:00etatik 19:00etara egiteko aukera izango da, Itxaropen auzoan 5.zenbakian dagoen elkartearen lokalean.

Gazte bakoitzak, gehienez, bere izena eta beste batena eman ditzake.

 

60 plaza daude. Gehiagok izena ematen badute, ZOZKETA egingo da guztien artean. Zozketa apirilak 7, ostirala, 18:00etan Kultur Etxeko Areto nagusian egingo da.

 

Talveila herria ez da ezezaguna Sorgintxulo taldearentzat, beste hiru urtetan izan baitira bertan, hain zuzen ere, 2003an, 2011n eta 2012an.

Albiste guztiak