pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Legazpiko festak, musika sexistarik gabe!
04
Api
2017

Legazpiko festak, musika sexistarik gabe!

Musika tailerrean eta Jai Eragile taldean parte hartzeko deia

Musika tailerrean eta Jai Eragile taldean parte hartzeko deia.

  

Legazpiko udalak “Legazpiko festak, musika sexistarik gabe” lelopean

bi ekimenetan parte hartzeko deia luzatzen du.

Bata, musika ez sexista lantzeko tailerra

eta bestea, Eraso Sexistak eta Sexualak balira,

herriko Jai Eragileen taldea osatzea.

  

“Legazpiko festak, musika sexistarik gabe”izeneko tailerra

apirilak 6, arratsaldeko 17.00etatik 19.00etara izango da,

udaletxeko Batzar aretoan.

Lahia Nahia elkarteak gidatuko du aipatutako tailerra.

 

Tailerrean parte hartzeko interesa baduzu,

eman ezazu izena asteazkenera arte, apirilak 5,

Kultur etxean, telefono honetara deituz: 943 73 72 02.

 

Ekimen hau eraso sexistak eta sexualak saihesteko

eta sentsibilizatzeko ekintzen artean sartzen da,

eta horiek Beldur Barik Gunea izeneko programaren baitan daude.

Beldur Barik Gunea programaren helburua

emakumeentzako jaietako eta aisialdiko espazio seguru eta askeak eraikitzea da.

 

Joan den asteartean tabernariei eta herriko hainbat jai eragileri

Eraso Sexistak eta Sexualak balira,

martxan jarri beharko litzatekeen Eskuhartze-Protokoloren berri eman genien.

 

Oraingoan,Jai Eragileen taldean parte hartzeko deia egiten dugu.

Interesa izenez gero, izena eman daiteke

apirilak 10era arte,Kultur etxean. Telefonoa:  943 73 72 02.

Ondoren, parte hartzeko interesa agertzen dutenekin bilera bat egingo genuke.

 Parte hartzeko gonbidapena

Albiste guztiak