pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Legazpiko "saski solidarioa"
26
Api
2017

Legazpiko "saski solidarioa"

datorren maiatzaren 1etik aurrera eten egingo dugu

datorren maiatzaren 1etik aurrera eten egingo dugu

 

Legazpiko Elikagaien Bankuak (Udaleko Gizarte Zerbitzuak, Nagusilan eta Garagune) agertu eta adierazi duten elkartasuna eskertu nahi die legazpiar herritarrei. Horrela, udalerriko zenbait merkataritza-gunetan “SASKI SOLIDARIOA” ekimenaren bidez jaso diren elikagaiei esker herriko hainbat familiari elikagaiak ematea lortu dugu.

Elkartasun horri esker, gaur egun elikagaien bankuak nahikoa elikagai ditu beharra duten familia horiei laguntzen jarraitzeko.

Beraz, oraingoz “SASKI SOLIDARIOA” ekimenean etenalditxo bat egitea erabaki dugu. Geroago, pilatutako elikagaiak banatu eta berriro elikagai berriak jasotzeari ekin behar baldin badiogu, deialdi berri bat egingo diegu herritarrei eta badakigu orain arte bezala erantzungo dutela.

 

Horregatik, datorren maiatzaren 1etik aurrera eten egingo dugu SASKI SOLDARIOA ekimena eta denboralditxo batean ez ditugu elikagaiak jasoko. Hala ere, berriro eskertu nahi dizuegu orain arteko erantzuna.

Albiste guztiak