pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Doinua musika eskolako ikasturtearen amaierako entzunaldiak
12
Eka
2017

Doinua musika eskolako ikasturtearen amaierako entzunaldiak

Ekainaren 12tik 25era bitartean

 

Ekainaren 12tik 25era bitartean

 

Aurtengo ikasturteari amaiera emateko asmoz,

ekainaren 12tik 25era bitartean

Doinua Musika eskolak hainbat entzunaldi antolatu ditu.

 

Nobedade bezala, aurten perkusioko entzunaldiak Txillida Lantokian egingo dira.

Gehienak, berriz, astelehenetik ostiralera bitartekoak Latxartegi aretoan eskainiko dira;

eta igandekoa, ekainak 25ekoa, azken urtetan egin ohi den bezala, San Migel ermitan izango da.

 

Hona hemen egun bakoitzeko entzunaldiak:

 

Latxartegi Aretoan

 

-          Ekainak 12, astelehena, 18.00etan: Pianoa eta Klarinete-Saxofoia

-          Ekainak 13, asteartea, 18.00etan: Pianoa eta Bioliña.

-          Ekainak 14, asteazkena, 18.00etan: Gitarra

-          Ekainak 15, osteguna, 18.00etan: Diploma kontzertua. Doinua Musika eskolan prestakuntza amaitu duten ikasleei diploma banatuko zaie.

-          Ekainak 15, ostegun, aurrekoaren jarraian: Ikasle Helduen entzunaldia.

-          Ekainak 16, ostirala, 17.30ean: Gitarra – Trikitixa/Panderoa.

 

Txillida Lantokian

 

-          Ekainak 20 asteartea, 18.00etan: Perkusioa.

-          Ekainak 22 osteguna, 18.00etan: Perkusioa.

 

San Migel Ermitan

 

-          Ekainak 25, igandea, 12.00etan: Kontzertua, Burdinola elkartearekin elkarlanean.

Albiste guztiak