pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Biluzik mundura, ikasturtearen azken saioa
15
Eka
2017

Biluzik mundura, ikasturtearen azken saioa

Ekainak 19, 17.30-19.30

 

Ekainak 19, 17.30-19.30

 

Datorren astelehenean, ekainaren 19an, 17.30etik 19.30era,

Gazte-txokoan eskainiko da BILUZIK MUNDURA,

sexualitateari eta harremanei buruzko informazio eta aholkularitza zerbitzuaren

ikasturtearen azken saioa.

 

Dakizuenez, Urola Garaiko Berdintasun arloak eskaintzen du zerbitzu hori,

Legazpin, hileko hirugarren astelehenetan.

 

Sexualitatearen inguruan dituzun zalantzen inguruan galdetu dezakezu.

Baita harremanei buruzko dudak argitu ere.

Edota generoa eta feminismoaren inguruan hausnartzean

galduta sentitzen bazara, laguntza jaso dezakezu.

 

Biluzik Mundura zerbitzuan banan-banako arreta;

atentzio anonimoa eta konfidentziala, berehalakoa,

eskuragarria eta doakoa jasoko duzu.

Informazioa, aholkularitza, detekzioa, deribazioa,

laguntza eta kudeaketa eskainiko zaizu.

 

Nahiz eta gazte eta nerabeei zuzendua izan,

adin guztietako pertsonak hartzen dira zerbitzuan,

sexu eta genero gaietan bakoitzaren premiei erantzutea baita helburua.

 

Posta elektronikoa: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Sare sozialetan ere aurkituko dituzu.

Albiste guztiak