pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

GI-2630 errepideko ERRAIL BAT MOZTUTA Ura bideratzeko lanak
05
Urr
2017

GI-2630 errepideko ERRAIL BAT MOZTUTA Ura bideratzeko lanak

Gaurtik aurrera, GI-2630 errepideko errail bat erabili ezin geratu da

GI-2630 errepideko errail bat moztuta-Ura bideratzeko lanak

 

Gaurtik aurrera, GI-2630 errepideko errail bat erabili ezin geratu da, Kale Nagusira ura eramateko hoditeria hobetzeko obrak egingo direlako.

 

Lan horiek ASTEBETE luzatuko dira eta epe horretan, beraz, aldaketak emango dira zirkulazioan.

 

ZIRKULAZIOA:

 

Azpikoetxe kaletik ezingo da Saturnino Telleria kaleko errotondatik irten; irteera hori ITXITAegongo da. Hortaz, trafikoa Ormakio kaletik bideratuko da Geltoki hiribidetik irteteko.

 

Nafarroa kaletik ezingo da Saturnino Telleria kaleko errotondatik irten; irteera hori ITXITAegongo da. Hortaz, trafikoa Santikutza kalea 2tik –Serenako aldapa-bideratuko da.

 

OINEZKOAK

 

Lanean ari diren bitartean:

Oinezkoek ezingo dute Nafarroa kalea 27ko pasabidea erabili. ITXITA egongo da.

Saturnino Telleria 1 edo 4tik edo Azpikoetxe kaletik irten nahi duten edo bertara iritsi nahi duten oinezkoek Saturnino Telleria 4 zenbakidun etxe parean dagoen semafo-roko zebrabidea erabili beharko dute.

 

Eguneroko lanak bukatu ondoren eta asteburuetan:

Nafarroa kaleko oinezkoen pasabide hori IREKITA egongo da.

 

BUS GELTOKIAREN ALDAKETA:

 

-LURRALDEBUSeko geltokia, Oñatitik datorrena eta Urretxuko norabidean, Urola Kalea, 8ra (Industrialdea) aldatzen da.

 

Edozein azalpenerako, deitu- Udaltzaingoaren  telefonora: 943 10 96 62.

 

Albiste guztiak