pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Urte berri, asmo berri: egiozu tokia sormenari eta kulturari
27
Abe
2017

Urte berri, asmo berri: egiozu tokia sormenari eta kulturari

Ikastaroak, literatur taldeak, eta askoz gehiago

Urte berria gerturatzearekin

geure buruari zin egiten diogu,

gustuko bai, baina denborarik eskaintzen ez diogun

ekimenetan hasiko garela.

Urte berrian abian jarriko diren

hainbat ekimenen berri 

eman nahi dizugu kontutan har ditzazun:

  1. Puntu Ikastaroa. Urtarrilaren 10ean hasiko da.
  2. Egur lantze ikastaroa: Urtarrilaren 15ean hasiko da.
  3. Iñude eta Artzainak Inauteri konpartsa: entseguak astearte eta larunbatetan.
  4. Literatur  eta irakurketa taldeak: Otsailean hasiko dira. 2 Irakurketa errazekoak, bata euskaraz eta bestea gazteleraz, eta 2 literatur talde, bata euskaraz eta bestea gazteleraz.

Informazio gehiagorako

Kultur Etxera gerturatzea baino ez duzu.

 

Gainera herriko kultur elkarteak ere hor dituzu,

zure zain,

beso zabalik hartuko zaituzte

eta zure zaletasuna

landu ahal izango duzu.

 

Egiozu tokia eta eskaini denbora

sormena eta kulturari.

Albiste guztiak